Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/16 21:44:09.378 GMT+2

URTEURRENA EKAINAK 28

Kaixo gazte:

Jakingo duzun bezala Laudioko gaztetxeak 7 urte beteko ditu ekainean. 7 urte luze,  autogestioan,borrokan, gazteon eskubideen alde gogor eta tinko lanean.

Ametsak konpartitu ditugu, ilusioak, eta berezko gogo eta grina erakutsiz, inguratzen gaituen  gizarte patriarkal, neoliberal eta konformistari hortzak erakutsi dizkiogu. Hau izan da finean elkartu gaituena: ez dugu inguratzen gaituen errealitatea maite, ez dugu gizarte kapitalistak inposatutako baloreetan sinesten.

Dena den, ez du guztiak kolore larrosa izan: EAJ-PNV-k Laudioko udala kudeatutako azken legegintzaldietan, gazteon hitza guztiz baztertua izan da euren proiekuak aurrera ateratzeko unean. Bestalde, ezin ahaztu hemendik pasatako Gartzen Garaio, Oier Amorrortu eta Patxi Abad gazteak. Besarkada eta muxu handi bana bihotz-bihotzez, zuen izarrak markatzen digu garaipenerako  bidea!!!

Besterik gabe, gonbita luzatzen dizugu Ekainaren 28an, larunbata, gaztetxeari, eta batez ere bertatik pasa diren gazte belaunaldi ezberdinei egingo zaien omenaldi xumera etor zaitezen. Guztion artean eraikitakoak pena merezi izan duelako.

      Laudioko Gazte Asanblada

Nork: gaztetxea.2008/06/16 21:44:09.378 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.