Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/19 15:10:33.917 GMT+2

Rodrigo Rosenberg-en kasua

Gaurko klasean Rodrigo Rosenberg-en kasua izan dugu izpide. Youtube orrialdean agertutako bideoaren ondoren, zur eta lur utzi zuen mundo osoa, bere hilketa gertatu zela esan baitzuen.

Horrela, bere hilketaren egilea Alvaro Colom (Guatemalako presidentea) dela baieztatzen du. Izan ere, beste hilketa bat aztertu ondoren, gobernuari interesatzen ez zitzaizkion datuak aurkitu zituen. Ondorioz, datu horiek kalera irten ez dadin, badirudi Alvaro Colom-ek kontrataturiko sikarioek hil egiten dutela.

Izugarria da Guatemalan eta orohar Hego Amerikan aurkitu daitezkeen kasuak. Egunero gertatu ohi dira horrelako hilketak eta badirudi inor ez dela arduratzen bortizkeri hauetaz. Rosenberg-en kasua, egunero gertatzen direnen adibide bakar bat ez da.

Beraz, argi geratu da, Hego Amerikan eta beste hainbat lurraldetan, boterean dauden pertsonek nahi duten guztia egiten dutela beren herriarekin eta beraien aurkako zerbait ikusten badute, egilea kartzelan sartzeko inongo arazorik ez dute.

 

 

Nork: Iruintxo.2009/05/19 15:10:33.917 GMT+2
Etiketak: colom hilketa rosenberg alvaro | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/13 18:26:36.789 GMT+2

Nire etxea

Hona hemen nire etxea! Donostiako Bera-bera auzoan dago kokatuta eta zentrotik 5 minutura dago.
Nire etxea

Nork: Iruintxo.2009/05/13 18:26:36.789 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/13 18:07:25.708 GMT+2

Google Calendar

Azken klasean Google Calendar erabiltzen ikasi dugu Joxerekin. Era azkar eta sinple batean, gure eguneroko jardunak antolatu eta prestatzen ditu programa honek.

Horretaz gain, gure kideen egutegia ikusteko aukera dugu. Horrela, gure gelakide batekin arratsalde batean geratu nahi badugu, bertan begirada bat bota besterik ez dugu egin behar.

Hala ere, bere alde negatiboa ere aipatu behar da. Izan ere, badirudi gizabanakoaren "intimitatea" lau haizetara zabaltzen dela edo...Baina horretarako ere badu soluziorik Google Calendar-ek. Zergatik? Kalendario bakoitza publikoa edo pribatua izateko aukera ematen digulako.

Beraz, baliabide eroso bat iruditzen zait gure eguneroko betebeharrak antolatzeko eta gure lagunen "zitak" ikusi ahal izateko.

Hona hemen, Google Calendar-i buruzko bideoa:

Nork: Iruintxo.2009/05/13 18:07:25.708 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/21 15:02:18.925 GMT+2

Tuentiari buruzko galderak

Tuentiaren erabilera, 16 urte nituela hasi nuen. Egia esan, lagun baten aholkuen ondorioz sortu nuen nire kontua. Hasieran, ez nuen ia erabiltzen eta ezertarako balio ez zuen zerbait zela uste nuen. Asteak eta asteak egon ohi zen ireki gabe. Aldiz, gaur egun, egunero ematen diot begiradatxo bat, lagun berriren bat dudan ikusteko edo norbaitek nire tabloiean zerbait idatzi duen ikusteko.

Nire ustez, programa honek duen alde onenetarikoa, argazkien atala da. Izan ere, zure lagun guztiak ikus ditzakete eta norbait bertan etiketatu nahi izanez gero, era oso errazean egin daiteke. Facebook-arekin alderatzen badugu, etiketen eta argazkien kontua, askoz ere sinpleagoa dela iruditzen zait, Facebook-ean baino.

Beraz, edozeini gomendatuko nioke Tuentian erregistratzea, bai adin txikikoei, eta baita gende helduari. Izan ere, ez dakigu nor eta zer aurkituko dugun gure pantailaren beste aldean.

Tuentia

Nork: Iruintxo.2009/04/21 15:02:18.925 GMT+2
Etiketak: lander iruin facebook tuentia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/07 12:47:29.985 GMT+2

Euskal Herriko Futbol Selekzioa

Nork: Iruintxo.2009/04/07 12:47:29.985 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 17:59:15.125 GMT+1

Delicious:artikuluen gordeleku berria

Azken egunetan ezagutu berri dugun orrialde honek, badirudi indar handia hartuko duela egun gutxitan. Izan ere, Internet izeneko munduan aurkitzen ditugun artikuluak bertan gorde ditzakegu, eta ditugun kontaktuekin konpartitu.

Nork ez ditu ikusi noizbait gure etxeko kajoietan egunkarietako artikulu batzuk?Badirudi hori amaitu egingo dela. Nahiz eta blog baten aukerak ez izan, artikuluak gordetzea gustatzen zaionari zuzendutako txoko egokia dela esango nuke. Izan ere, sarean ez dugu beste antzeko txoko bat aurkitzeko aukera.

Gure ikasketetan, ikus-entzuneko komunikazioen munduko pertsona bati elkarrizketa bat egiten badiote, edota beste motatako informazioa aurkitzen badugu, bertan txertatzea egokia iruditzen zait. Horrela, informazio hori ez dugu galduko eta nahi dugun guztietan bisitatzeko aukera izango dugu.

Nork: Iruintxo.2009/03/25 17:59:15.125 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/23 16:39:09.314 GMT+1

Barre egiteko bideoa!

Nork: Iruintxo.2009/03/23 16:39:09.314 GMT+1
Etiketak: edgar erorketa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/03/16 18:46:15.587 GMT+1

Orgasmo baten "kostua"

A zer nolako lotsa pasa behar izan zuen neskatoak!Izan ere, noren gustoko da gure bideo "pertsonal" bat lau haizetara zabaltzea?

Bideoa zabaldu zuenak, argi dago gaizki egin zuela. Ezin baita horrelako bideo bat lagunen artean txandakatu ezer gertatuko ez balitz bezala. Batetik, mugikorra berea ez zelako eta ez zuelako eskubiderik bere bideoak begiratzeko; eta, bestetik, irudiak ikustean, ezer ez esan beharrean, "exklusiba" bat balitz bezala zabaltzen hasi zelako. Baina pentsa dezagun. 18-20 urte bitarteko mutil baten eskuetara mugikor bat iristen bada, eta bertan begiratuz gero, horrelako bideo bat agertuz gero, ez al da ulertzekoa konportamentu hori edukitzea?Kuadrilan egonez gero, denok egongo lirateke irudiei begira.

Hala ere, neskatoak erru apur bat baduela iruditzen zait. Izan ere, kontu handiagoa eduki behar da horrelako irudi batzuk mugikor batean sartzerakoan. Segapotoak, oso galkorrak dira eta behin galduz gero, irudiak kalerarazten badira...arazo ederra!

Beraz, argi ibili mugikorrean sartzen dugunarekin. Izan ere, bertan sartzeak, ez du esan nahi inoiz lau haizetara zabalduko ez denik!

 

Nork: Iruintxo.2009/03/16 18:46:15.587 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/09 11:32:38.440 GMT+1

Zergatik ez Firefox?

Aztertuko berri dugun testu honetan, Firefox-ari buruzko hainbat iritzi desberdin aurkitu ditugu.

Firefox-a, azken urteetan, geroz eta indar gehiag hartzen ari da. Zergatik?Hainbat arrazoi egon litezke bertan. Agian, garrantzitsuenetakoa, zabor diren anuntzio edo publizitate guztiak ezabatzen dituela izan liteke. Bestalde, gure kasuan, euskarak bere txokoa du nabigatzaile honetan eta hori ere aipatzekoa da. Gari Araolzaren ustetan, segurtasun aldetik ere Phisin-erako arriskua minimoa da hasieratik eta segurtasun arazo bat gertatuz gero, 4 edo 5 egunetara nabigatzaileak proposatzen dizu eguneraketa deskargatzea.

Nire kasuan, urte honetara arte, Internet Explorer-aren erabiltzaile sutsua izan naiz. Web 2.0-ko klaseetan, beti piztutzen nuen nabigatzailea eta gelakideei Firefox-a ez zela ona esan ohi nien. Hala ere, denborarekin eta klaseak aurrera joan ahala, konturatu naiz izugarrizko abantaila dela nabigatzaile hau erabiltzea. Abiadura, segurtasuna, euskara, zaborraren baztertzea...eta beste hainbeste abantaila aurkitu baititzakegu. Horregatik, iritzi hauek irakurtzerakoan, Maite Goñi-rekin oso identifikatuta sentitu naiz. Izan ere, bera bezala, proba beste egun baterako uzten nuen eta Internet Explorer-arekin egin ohi nuen lan.

Beraz, iritzi hauekin eta gelan ikusi ahal izan dudanarekin, nahiko argi geratu zait Firefox-ak ez duela bat ere zer ikusirik Internet Explorer-arekin eta nabigatzaile bezala, egokiena dela.

Nork: Iruintxo.2009/03/09 11:32:38.440 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/04 18:10:50.909 GMT+1

2001eko uda

Donibane-GarazinArgazki hau, duela 8 urte ateratakoa da. Garai hartan, Donibane-Garazira joan ohi ginen familia osoa udako opor batzuk pasatzera.Argazkiaren momentuan, helatua jaten harrapatu ninduten...

Nork: Iruintxo.2009/03/04 18:10:50.909 GMT+1
Etiketak: jaten iruin lander helatua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)