2006/06/12 15:40:01.452 GMT+2
ELBERETH
Elbereth taldea orain dela 6 urte jaio zen Legazpiko 5 lagun elkartuta. Orduztik aldaketa pare bat izan dira eta taldekideak joan eta beste batzu etorri dira. Gaur egungo bostkotea orain dela 3 bat urte elkartu ziren. Orduztik abestiak atera eta ahalik eta gehienetan kontzertuak jotzen dabiltza.
5 lagun elkartzen dituen talde honetan beraien gustoko musika egiten saiatzen dira. Denok elkartzen dituen musika “Heavy metal”-a izaki beraien abestiak ildo horretatik doaz, nahiz eta inspirazioari etiketei baino jaramon gehiago egiten dieten. abesti azkar eta gogorrei nahiz balada maltxoei tartea egiten diete. Letren aldetik, abesti berriak euskaraz soilik idazten dituzte, nahiz eta abesti zaharretan gaztelera ere erabiltzen duten.

TALDEKIDEAK
IKER MANSO: Ahotsa
XABIER URKIA: Kitarra
ENEKO MAIZ: Bateria
RUBEN SANCHEZ: Kitarra
ARITZ LEGORBURU: Baxua
2006eko urrian, Irurtzungo Pikurock jaialdian zuzenean grabatua. Bertako maketa lehiaketa irabazi zuten.
Nork: legazpikogaztetxea.2006/06/12 15:40:01.452 GMT+2
Etiketak:
musika_kolektiboa
| Permalink