Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/15 15:35:24.148 GMT+2

"9/2008 Legea, EAEko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzekoa" argitaratu da

Argitaratu da azkenean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 9/2008 LEGEA, ekainaren 27koa, bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei 2008ko urriaren 25ean bakegintzaz eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko alderdien arteko elkarrizketaz galdetu nahi die Ibarretxe lehendakariak, lege-indarrik gabe baina herritarrek parte hartzeko duten eskubidea erabiliz.

Lehendakariak Eusko Alderdi Jeltzalearen, Eusko Alkartasunaren eta Ezker Batuaren babesa du eta Alderdi Sozialista, Alderdi Popularra eta ezker abertzalea ditu aurka, azken honek botu bakarra eman bazion ere Legeari Legebiltzarrean.

Argitaratu den egun berean aurkeztu du Espainiako Gobernuak Lege berriaren aurkako konstituziokotasun-errekurtsoa eta, ondorioz, Legea ahalgabetuta geratuko da Konstituzio Auzitegiak epaia eman arte.

Nork: legegile.2008/07/15 15:35:24.148 GMT+2
Etiketak: euskal_autonomia_erkidegoa bakea_eta_normalizazio_politikoa legeak eusko_legebiltzarra herri-galdeketa ibarretxe_lehendakaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.