Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/12 23:49:36.209 GMT+1

Tim O'Really

Tim O'Reilly, web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea eta Software librearen bultzatzaile ezaguna da.

Duela bi urte sortu zuen Web 2.0 kontzeptua eta Interneteko bigarren belaunaldi gisa definitua izan da. Belaunaldi berriaren helburua edo funtsa, Internet informazioa banatzeko tresna izatetik informazioa partekatzeko tresna izatera pasatzea da. Iinteraktibitatea bultzatzen du, informazioa guztioan artean osatzea. Lankidetzan aritzeko tresna konkretuetako batzuk dira sare sozialak, wikiak, blogak, folksonomiak, etab.

Timek urrian eman zuen hitzaldia Gasteizen. Bertan zenbait adibideren bitartez kontzeptu horren gakoak azaldu zituen eta, batez ere, kontzeptuak enpresa eta profesionalentzat dituen abantailak nabarmendu zituen.

Nork: lekukoa.2007/02/12 23:49:36.209 GMT+1
Etiketak: tim_o really web_2 0 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/02/12 18:21:29.379 GMT+1

Gomendatzeko bi blog

Sustatu

Sustatu izan zen jaio zen euskarazko lehen bloga. 2001ean martxan ipini zutenetik ezagutu ditu gorabehera batzuk, baina euskararen mundutxoan gertatzen denaren berri jasotzeko erreferentzia izaten jarraitzen du, ezbairik gabe.

Mahai jokoan

Imanol Murua Uria kazetariaren bloga da mahai jokoan. Berria egunkariak 2005. urtearen bere kolaboratzaile eta kazetarien artean blogintza lantzen hasi zenean sortu zen. Beste kolaboratzaile-bloglari batzuen artean daude ere Anjel Lertxundi edo Eneko Bidegain. Imanol Muruarena politikari buruzko da eta besteak bezala paperean kabitzen ez zaizkionak ekartzen ditu maiz blogera.

Nork: lekukoa.2007/02/12 18:21:29.379 GMT+1
Etiketak: mahai blogak jokoan sustatu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/17 11:17:41.218 GMT+1

Tagzania

Abenduan, oporrak aurreko azken egunean, Luistxo Fernandez izan zen HUHEZIn, Joxe Aranzabal web 2.0 ikastaroko gure irakasleak gonbidatuta hitzaldi bat. Tagzaniaz hitz egin zuen, eta kexu agertu zen Euskal Herriko administrazioak gure lurraldea erabat mapeatua izan arren mapa horiek ezin ditzaketelako erabili. Bere esanean, Karaniar uharteetako gobernuak erabilgarri jarriak ditu, turismoa sustatzeko baliagarri izan daitekeelakoan.

Tagzaniak, gaur egun Googlen mapak erabiltzen ditu, baina laster batean Yahooren mapak erabiltzen hasiko da. Dena dela, Luistxoren hitzetan, beren helburua inoren mapak erabili gabe beraien propioak edukitzea da, baina horretarako jendearen parte hartzea beharko dutela esan zuen.

Hasteko Tagzania erabiltzeari ekingo diogu eta ea aurrerantzean, teknika menderatu eta geu ere kolaboratzaile izaten garen.

Nork: ikuslea.2007/01/17 11:17:41.218 GMT+1
Etiketak: tagzania | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/17 10:12:04.796 GMT+1

Zergatik Firefox ?

Geroz eta internet-erabiltzaile gehiagok Explorer-a alde batera utzi eta Firefox-en alde egiten du. Ni ere lagun batek gomendatuta hasi nintzen eta erabili nuen lehen alditik dut gustukoago.

Hainbat abantaila eskaintzen ditu:

-         Erlaitz bat baino gehiago ireki daiteke aldi berean

-         Euskalbar tresna barra bat da. Bertan hainbat euskara-gaztelera hiztegi eta itzultzaile eskura eduki ditzakezu klik batekin. Berarekin interneten dauden hiztegi ofizial gehienak erabili ditzakezu: Elhuyar, 3000 Hiztegia, Euskalterm, Euskaltzaindia eta beste itzultzaile automatikoak

-         Seguruagoa da

-         Google-n bilatzailea orrialde guztietan dago txertatua eta horrek nabigazioa asko errazten du

-         Software librea da

Beraz, badakizue, animatu eta egin proba, ez zarete damutuko!

Nork: ikuslea.2007/01/17 10:12:04.796 GMT+1
Etiketak: firefox | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/10 19:01:41.891 GMT+1

docs and spreadsheets

Hau da Arkaitz eta bion artean, era konpartituan Internet bidez sortu dugun lehen dokumentua. Seguru lanak egiteko aurrerantzean gehiago erabiliko duguna.

Nork: joana.2007/01/10 19:01:41.891 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/10 17:56:17.474 GMT+1

plateruena- lehen argazkia

Plateruena Durangoko kafe antzokia da, argazkiak erakusten duenez areto erakargarria.

plateruena antzokia

Nork: ikuslea.2007/01/10 17:56:17.474 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/11/27 18:23:53.179 GMT+1

Bake spamak

Aritz Gorrotxategik Bake Spamak iritzi artikulua argitaratu zuen Diario Vascon azaroaren 26an.

Kexu da artikulugilea, bakearen aldeko erakunde batek hainbat mezu bidali dizkiolako berak bere helbide elektronikoa sekula eman gabe. Artikulu-gileak susmoa du bakearen erakunde berri horrek Elkarriko datu-base batetik lortu duela bere helbidea, eta, noski, ez deritzo ongi erakunde batek besteari, kideen baimenik gabe, datuak pasa izana.

Ez da harritzekoa haserretzea eta, kontratu pribatuek konfidentzialtasuna bermatzen duten bezala, erakunde horiek ere bermatu beharko lukete. Oso serio hartzeko gaia da, alde batetik, sinatzaileak ehunka mezu jasota inori kasurik ez egiteko arriskua dagoelako, eta bestetik, erakunde horien bien sinesgarritasuna eta irudia jokoan jartzen direlako.

Nork: ikaslea.2006/11/27 18:23:53.179 GMT+1
Etiketak: aritz elkarri spam konfidentzialtasuna gorrotxategi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/11/15 18:10:05.423 GMT+1

corkera bidaia

Cork Irlandako hiri polit bat da. 2005ean Kulturaren hiria izan zen eta, hortaz, egun bazterrak txukun-txukun atonduta ditu. Hala ere, eta nire argazkiak erakusten duenez, hiriko kalea guztiek ez dute galdu Irlandako nortasuna. P7280002

Nork: ikaslea.2006/11/15 18:10:05.423 GMT+1
Etiketak: cork-2006 | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/10/19 04:38:46.244 GMT+2

patxikotxu

Patxikotxu Durangoko jaixetako pertsonaje-panpiƱa da; Jaixen hasieran plazara atara eta jaixek amaitzien erre egiten dana. Aurton, baina, jaixen lehen egunean pasioan urten eban eta azken egunean agertu zan. Egun horreetan egindako pasioaren barri emoten daben bideoa ikusi nahi?

Bost minutu badituz klikatu, merezi du-eta http://www.youtube.com/watch?v=MCGxLTEwCLQ

Nork: ikaslea.2006/10/19 04:38:46.244 GMT+2
Etiketak: durango jaixek patxikotxu | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2006/10/04 18:54:08.223 GMT+2

ongi etorri

Web 2.0-an omen dago komunikazioaren etorkizuna. Erraza eta eraginkorra omen. Gaurkoan blogarekin hasiko naiz denok dugulako zer esan eta zer komunikatu. Lekukoa bloga neure bizipen eta burutazioen txokoa izango da. Interesgarria den ala ez, zeuk esan.

Nork: ikaslea.2006/10/04 18:54:08.223 GMT+2
Etiketak: blog web2 0 | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)