2012/03/28 11:07:23.267 GMT+2
Bookcrossinga bukatu da
Arduradunok.
Nork: belau.2012/03/28 11:07:23.267 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/25 09:15:46.398 GMT+2
Bookcrossinga Askartzako A etxe sailean
http://www.askartzaclaret.org/File/04-Secretaria/Circulares/2012-03-23-Bookcrossing.pdf
Nork: belau.2012/03/25 09:15:46.398 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/13 12:15:01.011 GMT+1
Ez dakizula zer irakurri?
http://www.mondragon.edu/eu/aktualitatea/aldizkariak/irakurgida
Nork: belau.2012/03/13 12:15:01.011 GMT+1
Etiketak:
iradokizunak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/06 12:27:29.339 GMT+1
Literatur Lehiaketako IRABAZLEAK
L.H.ko 3.zikloan
- 1. saria: Nerea Hernández (LH 5.A)
- 2. saria: Raquel Antón (LH 6.D)
L.H.ko 2.zikloan
- 1. saria: Imanol Toledo
- 2. saria: Ignacio Olarreaga
Irabazleoi eta parte hartu duzuen beste guztioi ere zorionak eta ez utzi inoiz idazteari.
Hona hemen ipuinak:
Literatur Lehiaketako Ipuin Sarituak (3. Zikloa)
2. ZIKLOKO IPUINAK
Behinola, gizon bat nahiko mozkor heldu zen etxera eta konturatu gabe bere emaztearen azpiko gona eta ohe gainean zegoen burkoa jantzi zituen. Andrea esnatu eta irudi hau ikusi zuenean, gizonak etxetik ihes egin behar izan zuen erratz kolperik ez jasotzeko. Herritarrak, gizonak kaletik itxura horrekin korrika ikustean, zer gertatu ote zitzaion asmatzen saiatu ziran.
Batek sastreak broma txarra gastatu ziola esan zuen, beste batek ez zeukala arroparik eta hori jantzi izan behar zuela... Inauterietako pertsonaia zirudien! Baina mozkortuta zegoenez, kantatzen hasi zen, eta orduan eroa zela zirudien. Eroen etxera eramatea erabaki zuten, eta berarengana joaten ari zirenean, hau basoan sartu zen. Zuhaitzei hitz egiten zien whiskya eskaturik, txoriak eta uxoak guda hegazkinak zirela esaten zuen... Bat-batean hartz bat agertu zen eta gizona bere gainean lo egiten hasi zen. Hartza bere gainean lo zegoen mozkorra kentzen saiatu zen baina ezin izan zuen ezer egin. Hurrengo goizean bere bidea jarraitu zuen. Egia esan ez zeukan biderik! Eta ibili eta ibili nekatu egin zen eta lurrean eseri zen. Bat-batean bide lapur batek pistolarekin seinalatu zion. Gizonak, oraindik mozkor zegoenez, hau oihukatu zion:
- Ez da seinalatzen!- eta muturreko bat eman zion. Hantxe lurrean utzi zuen. Jarraitu zuen ibiltzen etxetxo bat aurkitu zuen arte. Bertan Buru Aiztoa sorgin gaiztoa zegoen. Mozkorrak txorimalo oso itsusia zela pentsatu zuen eta sorgina hartu eta errekara bota zuen. Orduan sorginaren etxean zegoen edari magiko bat hartu zuen eta... Sendatu egin zen! Orduan sorginaren arropa hartu, jantzi eta ihes egin zuen. Basotik ateratzean denak txaloka zeuden eta berak ez zuen ezer ulertzen. Gizon batek dena azaldu zion:
- Zuk zeuk harrapatu duzu hartza! Zuk zeuk harrapatu duzu bide-lapurra! Zuk zeuk harrapatu duzu sorgina!
Gizonak ezer ulertu barik jarraitzen zuen baina ehun mila euroko sariarekin konforme zegoen, eta gainera, bere emaztearen bi musuekin askoz konformeago!
Mozkortzea txarra dela esaten dute, baina ehun mila euroko sariarekin, ni neu ere mozkortuko nintzen!
Imanol Toledo Sanz
L.H.4.F
Behinola, gizon bat nahiko mozkor heldu zen etxera eta konturatu gabe bere emaztearen azpiko gona eta ohe gainean zegoen burkoa jantzi zituen. Andrea esnatu eta irudi hau ikusi zuenean, gizonak etxetik ihes egin behar izan zuen erratz kolperik ez jasotzeko. Herritarrak, gizonak kaletik itxura horrekin korrika ikustean, zer gertatu ote zitzaion asmatzen saiatu ziran.
Jendeak barre egiten zion. Orduan herritik joan zen. Urteak pasa zituen kanpoan eta herrira bueltatu zenean jendeak ez zuen ia ezagutzen. Bere emazteak ere ikusi zuen. Inauteri garaian mozorroak asmatzen hasi ziren eta horietako bat atorraren mozorroa izan zen.
Baina bi urte pasa eta gero mutila hil egin zen. Emaztea familiarekin bueltatu zen etxera. Emazteak mozorroekin lortu zuen diruarekin bere gizonaren estatua bat egin zuen herriko plazan eta egun horretatik aurrera emaztea estatua hori bisitatzera doa egunero.
Ignacio Olarreaga Frias
L.H. 4.C.
Nork: belau.2012/03/06 12:27:29.339 GMT+1
Etiketak:
lehiaketa
literatur
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/06 12:15:20.036 GMT+1
Anjel Lertxundiren gomendioa
Orain pare bat aste, auskalo nork aholkatuta, liburuei buruzko marrazki bizidun eder batzuk gozatzeko pagotxa izan nuen. Sautrelan emateko modukoa iruditu zitzaidan irakurle batek liburuekin duen harremanari buruzko istorio xumea. Oskar saria eman diote, marrazki bizidunen laburmetraien sailean. Ez du Sautrelak emango. Baina Youtuben dago: aski da telebistari bizkarra eman eta sarean The Fantastic Flying Books of Mr. Morris Lessmore bilatzea.
Nork: belau.2012/03/06 12:15:20.036 GMT+1
Etiketak:
gomendioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/06 08:11:56.576 GMT+1
Literatur Lehiaketa - LMHko 3. zikloa
Epaimahaia: Maddalen Martín, Julene Fernandez, Leire Barrutia, Olatz Aiartzaguena eta Irene Martinez.
Eskerrik asko bostoi parte hartzeagatik eta zorionak irabazleari, aldez aurretik.
Nork: belau.2012/03/06 08:11:56.576 GMT+1
Etiketak:
lehiaketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/02/25 14:14:20.546 GMT+1
El Cazo de Lorenzo
Nereak hurrengo aurkezpena dakarkigu, gure ikasleak eta euren jarrerak eta egoerak ondo ulertzen saia gaitezen, adi egon gaitezen:
Nork: belau.2011/02/25 14:14:20.546 GMT+1
Etiketak:
gomendioak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/02/21 09:46:10.990 GMT+1
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Bertsolaritzak ere altxor politak ematen dizkigu eta hau jorratzea gure ikasleentzat esperientzia ederra izan ohi da. Batek daki gure geletan hurrengo Andoni Egaña edota Maialen Lujanbio gordetzen diren! Momentuz LH 6. mailetako geletatik hurrengo bertsoak eskaini dizkigute eskolan ospatutako ekintza desberdinak gogoratzeko eta gaurko eguna, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, gogoratzeko eta ospatzeko lehen keinua. Mila esker gure bertsolariei eta baita Nahikariri ere.
AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Hizkuntzak nortasuna
ematen du, hara
euskara hizkuntza izanik
euskaldunak gara
erabili etxean
atera plazara!
Guretzat ama hizkuntza
euskara, erdara.
(LH 6.C)
Gure ama hizkuntzak
badu garrantzia
ta hauxe izaten da
guretzat bitxia
Asko maite ditugu
gure iritzia
eta amari-esker
daukagu bizia.
(LH 6.D)
Euskara ama hizkuntza
euskaldun baikara.
Txikitatik dakigu
euskara eta erdara.
Otsailak 21
ospatzen da, hara,
ama hizkuntza asko
eta bat euskara.
(LH 6.E)
BOOKCROSSING-A ASKARTZAN
Gauza berriak daude
gure liburuetan,
Bookcrossing-eko lana
polita benetan.
Magia aurkitzen dugu
liburu horietan,
letren altxorra dugu
gure eskuetan.
(LH 6.B)
Hainbat libururekin
ahal da bidaiatu,
irakurritakoa
gero elkarbanatu.
Bookcrossin-era joan
liburua hartu,
liburua aldatu
ta denok gozatu!
(LH 6.F)
Nork: belau.2011/02/21 09:46:10.990 GMT+1
Etiketak:
ekintzak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/02/15 22:28:58.798 GMT+1
Agus lagunari
Hortik zehar korrika dabiltzan zoro guzti hoiei gomendioa zein omenaldia egin nahi diet, irakasle, ikasle, guraso edo bestelakorik izanda ere, ikastetxean nonoiz ikusi izan ditugunak eta astero korrika, galapa, arineketa, arrapalada edo ahal dutena egitea gustoko dutenak, Bittor, Josu, Bingen, Araceli, Ramón, Javi, Arantxa... izenekoak. Oraingoan, beste lasterketa desberdin batetan dabilen gure Agus laguna gogoratuko dugu gomendioa zuzentzeko.
Gomendioa zein omenaldiak multzoa handitzeko balio badu, denon onurako. Behintzat korrikalari anonimoek zer sentitzen duten jakiteko lagunduko zaituzte.
Gomendioa: Haruki Murakami idazle eta korrikalari japoniarrak kirolaren inguruan dituen bizipen eta sentipenak azaltzen dizkigu De qué hablo cuando hablo de correr liburuan.
http://www.corricolari.eu/uploads/revistas/pdf/haruki.pdf
Omenaldia: Marciano Durán idazle eta korrikalari argentinarrak Esos locos que corren olerkian korrika gitea gustuko dugunok sentitzen ditugunak adierazten dizkigu. Unkigarria:

Nork: belau.2011/02/15 22:28:58.798 GMT+1
Etiketak:
gomendioak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/02/10 11:50:38.517 GMT+1
VIVIR A MUERTE, Guy Krivopissko
Vivir a muerte liburuak efektu handia eragin dit. Alemanen okupazioan Frantziako kontzentrazio-esparruetako kondenatuek idatzitako azken gutunen antologia zirraragarri bat da liburua. Kondenatuek ahaide eta lagunei zuzendutako gutunak badira ere, guregana iritsi dira, guri zaizkigu mintzo giza kondizioaren muturreneko egoeratik.
Vivir a muerte es la selección de las últimas cartas de condenados a muerte en los campos de concentración franceses en la ocupación alemana. Un último mensaje que a veces es piadoso, a veces rencoroso, valiente o temeroso, desesperado o tranquilo. Es un fresco de la condición humana colocada en la situación más extrema posible: la de una muerte segura.
http://www.laie.es/foto/muestraPortada.php?id=9788493713645&size=big
Nork: belau.2011/02/10 11:50:38.517 GMT+1
Etiketak:
gomendioak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)