ONARTU BERRI DEN UDALETXEKO LANGILEEN LAN HITZARMENA POSITIBOTZAT JOTZEN DU ARALARREK

lezokoaralar 1456151068873 LEZOko ARALAR | 2009-05-15 03:38

Maiatzaren 12 an, asteartean, ez ohizko bilkura izan zen. Hainbat puntuen hartean, udal langileen buruzko hitzarmena onartua gelditzen da 2008 eta 2009. urteetarako. Horren inguruan besteak beste, elektrizista eta arkitektu baten kontratazioa onartzen da. Orain harte postu horietan zegoen pribatizazioarekin apurtuz.

Lezoko ARALARrentzako berri ona da pribatizazioak ekiditeko bidea jotzen duelako. Ezker ikuspegi batetikan ere, berri ona da ere. Batez ere, horain lanean diren 2 arkitektuentzako ordaintzen den dirutza kontutan edukita.

Horren  inguruan, ezagutzera eman nahi dugu, elektrizista eta arkitektu plazen aukeraketan prozesuak oinarrituko dituen arauak eta puntuak zehaztea eskatu diogula udal gobernuari. Eskaria, udaletxeko erregistroan egin da.


Utzi iruzkina: