2009/05/28 18:41:39.516 GMT+2
Martxoak 11
Nork: elixabetzaldua.2009/05/28 18:41:39.516 GMT+2
Etiketak:
hauteskundeak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/19 15:46:41.047 GMT+2
Egia garesti
Hemen dator adierazpen askatasunaren urratzea. Rodrigo Rogersonen iritzia zabalduko zuen gizona azaldu zen, sare soziala erabiliko zuen horretarako, egia zabaltzeko mundu osoan zehar, Twitterra hain zuzen ere. Anleu izan zen munduari egia saldu nahi izan zion gizon hori. Zoritxarrez gaur egun, egia garesti irteten zaigu, izan ere, Anleuen egiak, hain zuzen ere, Guatemalako gobernuaren ustez, 50.000 quetzal-en (5.000 euro) balioa zuen. Anleuek hori ordaintzeko gai ez zenez, atxilotu eta kartzelaratu egin zuten. Zorionez, askotan, gizakiok bihotz txiki bat ere izaten omen dugu eta berehala batean hasi zen sare soziala lanean. Twitterrean zaletuak ziren, edo diren, erabiltzaile askok beraien ekarpena egin eta fidantza guztia ordaindu ahal izan zuten.
Askotan usten duguna baino kontrolatuagoak gaude, eta zer egingo dugu? Isildu?
Nork: elixabetzaldua.2009/05/19 15:46:41.047 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/15 16:06:41.760 GMT+2
Egutegia internet bidez
Nork: elixabetzaldua.2009/05/15 16:06:41.760 GMT+2
Etiketak:
calendar
google
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/06 22:47:33.464 GMT+2
Tagzaniarekin bidaiatu
Ikusi nire herria, ze polita? hori al da hitza? Beno nirea da eta herri min honekin polita ez, zoragarria da!
Nere etxea
Nork: elixabetzaldua.2009/05/06 22:47:33.464 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/06 22:42:26.578 GMT+2
Web orria gu geuk osatuko dugu
Zein den ditxosozko web horri hori? Zuzeu. Bertan ze aurkitu dezakegun? Albisteetatik hasita sukaldean trebatzen lagunduko dizun errezetetaraino. Ikaragarria. Edonork idatzi dezake, gutxieneko baliabide batzuen jabe baldin bada noski. Web orri askea, euskaraz eta irekia. Muturreko kontuak muturretik muturrera. Ea ba zeren zain zaude? Ekin… goazen web orria bisitatzera, ea gure lurralde txiki honetan zer gertatzen den ikusiko dugu. Gainera izango dira orain nahikoa komeri... gure lehendakari berriarekin, gure Franciscorekin egongo da zer esana...probatu nahi?
Nork: elixabetzaldua.2009/05/06 22:42:26.578 GMT+2
Etiketak:
zuzeu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/06 22:37:03.077 GMT+2
Kazetari multimedia
Hainbat gauzei buruz hitz egin zigun,baina batez ere kazetari multimediari buruz. Kazetari multimediaren garrantzia azpimarratu zigun behin eta berriro, hemendik aurrera eguneroko bizitzan garrantzi gehiago edukiko duela esan zigun.
Baina zer da kazetari multimedia bat? Horixe galdetuko diozue zuen buruei ziurrenik, nik ere horixe galdetu nion nire buruari hori entzun nuenean. Kazetari multimedia, idazteko zein argazki makina erabiltzeko gai den kazetaria da, hitz egiteko zein bideo kamera erabiltzeko gai den hori, alor bat bera bakarra hartu, esaterako kirolak, eta eremu horretan kazetari multimedia bat izateko. Askotan azaldu zigun errazagoa dela kameran funtzionamendua ikastea, gai ezberdin asko “kontrolatzea” baino. Noski kazetaritza munduan, kazetaritza multimediari dagokionean, iritzi ezberdin asko daude, batzuk alde, besteak aurka…
Egia da bai, kazetari multimedia beteagoa dela, osatuagoa dela… Baina oraindik ez dut nire burua honi dagokionean iritzirik emateko gai ikusten, bitartean gehiago trebatzen saiatuko naiz, bada ez bada ere…
Nork: elixabetzaldua.2009/05/06 22:37:03.077 GMT+2
Etiketak:
kazetaritza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/04/21 15:41:04.376 GMT+2
Sare soziala
Egunaren arabera denbora kopuru ezberdina eskaintzen diot, izan ere, tuentian ere kalendarioak bere orri propioak dituzu, ez dakit zenen urtebetetzea dela , argazkiak igotzeko garaia dela, sortu berri duzun planari buruzko erantzunak direla…Tuenti oso sare orosoa da, erraztasun asko eskaintzen dizkigulako aurretik aipatu bezalaxe, gainera nahiko segurua da, baina segurtasuna zuk erabakitzen duzu zenbatekoa nahi duzun. Onartu behar dut hala ere, nabaritu dudala noiz edo noiz batenbat nire kontuan sartu dela, baina hori pasahitza aldatzearekin nahikoa da, pasahitz egokia, luzea eta zaila lortzean datza.
Beraz hau guztia irakurri ondoren ez baduzu oraindik tuenti konturik, anima zaitez eta sortu bat! lagun zaharrekin hitzegiteko bada ere.
Nork: elixabetzaldua.2009/04/21 15:41:04.376 GMT+2
Etiketak:
tuenti
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/04/06 12:20:39.948 GMT+2
Naturak eskaintzen digun oparietako bat etxean
Giro aparta zegoen Zumaia iritsi ginenean, zerua urdin-urdina zegoen. Han, Zumaian, hasi zen gure abentura, eta onartu behar badut ere Itziarko zatia nahiko aspergarria izan zela, ibilaldi guztian zehar itsasoa ikusteko aukera paregabea izan genuen. Itsasoa denbora luzez ikustea zoragarria da, “lehorreko” bost neskentzako bai behintzat,sinetsidazue egunero mendia besterik ikusten ez dugunontzako paradisua zela. Txindoki bezalako mendi ederrak inguruan baditugu ere, itsaso pixka bat ere ikustea ez dago gaizki.
10tan abiatu ginen Zumaiatik eta arratsaldeko 3etan iritsi ginen Deba herrira.Eta denbora guzti horretan zehar, naturak etxetik gertu eskaintzen dizkigun pasaia zoragarrienetako batez gozatu ahal izan genuen, Flyschak. 5 orduko ibilaldia izan zen beraz, baina gure ibilaldia lasaia izan zen, lasai-lasai ibili ginen, inongo presarik gabe paisaiaz gozatuz, argazkiak ateraz…Ateratako argazki horietako batzuk ikusi ditzakezue. Hona hemen aurkezpena:
Nork: elixabetzaldua.2009/04/06 12:20:39.948 GMT+2
Etiketak:
flysch
ibilbidea
zumaia
deba
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/25 22:06:01.275 GMT+1
artikuluak edonon
Delicious bilatzaile bat da, gustuko duzun horri buruz informazioa lortzen laguntzen dizun bilatzailea. Baina ez da Google bezalako bilatzaile hutsa, esan behar da bilatzaile moduan hobea dela Google. Honek , deliciousek, bilatutako informazioa, artikulua, gordetzeko aukera ematen dizu, eta inongo usb edo antzerako trasterik eraman gabe, beste edozein ordenagailutan gordetako artikuluak aurkitzeko aukera zabaltzen dizu. Horretarako etiketak (tag) sortzea gomendagarria da, gustukoa duzun hori lortu ahal izateko, eskura edukitzeko. Gainera zure kontuan gordetako gogoko artikulu horiek gordetzeaz gain, deliciousek, zure artikuluak elkarbanatzeko balio du eta beraz sare sozialtzat ere hartu genezake.
Oraindik ezer gutxi idatzi dezaket deliciousi buruz, eta horregatik ezer gehio jakin nahi baduzu, hobe duzu delicious bera probatzea.
Nork: elixabetzaldua.2009/03/25 22:06:01.275 GMT+1
Etiketak:
delicious
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/18 18:17:28.025 GMT+1
Luismiren monologoa
Luisimik prentsan kritika onak jaso ditu, bere irudimena handiesten. Gehiago jakin nahi baduzue, web orria eta bloga ikus ditzakezue.
Nork: elixabetzaldua.2009/03/18 18:17:28.025 GMT+1
Etiketak:
monologo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)