2008/02/01 10:41:50.112 GMT+1
Gazako lotsaren harresia
Bizi beharrak asetu nahirik milaka palestinar ari dira egun hauetan milaka bidai eginik erregai, janari eta bizitzeko beharrezko ditugun beste premiazko hamaika produkturen bila. Esperantzaren atea zabaldu diote. Pozten naiz. Nazioarteak itsu jarraitzen duen bitartean Israel nahi duena egiten ari da palestinarrekin. Gero beraiek dira terroristak. Ez dira konturatzen historia berriz ere errepikatzen ari direla. Kontzentrazio esparru moduko bat osatzen ari dira amerikarrek ematen dioten babesa probestuz. Beraiei egin ziotena egiten ari dira orain beraiek. Zapaldua izatetik zapaltzaile izatera pasa dira. Gupidarik gabe gainera. Eta bitartean mundua isilik.
Harresi guztiak botako nituzke baina ezinezkoa delakoan nago. Gazan gartzela baten patio erraldoi bat egiten ari dira. Bertan preso harturik milaka errugabe. Beraien lurraldean preso, lotsagarria. Aldatu nahiko nuke, baina soilik ametsetan eta kostata lortuko dugu utopikoa bezain erreala den askatasunean bizitzea.
Nork: palaxio.2008/02/01 10:41:50.112 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat