Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/14 08:21:43.474 GMT+1

Bertsolariak IlluMben

Atzo, ETBren iragarki baten bidez, jakin nuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Illumbetik erretransmitituko zutela. M hori ez zitzaidan hain arraroa egin ETBn, behean aipatzen ditudan RSSren kontu horiek ikusita, eta herri izenei buruz hartu dituzten erabakiak ezagututa. Hala ere, hain euskaldun-euskalduna den bertsolaritzarekin lotuta ikusteak halako min berezia eman zidan begietan.

Esan bezala, inboluzio toponimikoa uste baino hurbilago dugu.

Bertsolazaleen web gunera sartuta, ikusten dut zorionez Illunbe erabiltzen dela nagusi, baina ihes egin diela Illumberen batek (bai eta, noski, Ilunbe batek baino gehiagok ere).

Nork: Lutz Long.2007/12/14 08:21:43.474 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.