Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/19 14:31:00.913 GMT+2

Errebotea, pilota modalitate ederra

Ez duzu errebotea ezagutzen? Oraintxe duzu pilota modalitate eder honetaz gozatzeko aukera, txapelketa nagusia oraintxe baituzu martxan Oiartzunen, Billabonan eta Zubietan (Donostian): Endika Abril txapelketa.

Errebotea  kirol ikusgarri eta bizia da. Luzean, pilotalekuaren alde batetik bestera, jokatzen da, xisterak eta guanteak erabilita. Tantoak kontatzeko modua tenisaren parekoa du: 15, 30, 40 eta jokoa. Antzeko modalitateak bizirik diraute Baztanen eta inguruetan (laxoa, adibidez), baina Gipuzkoako alde honetan bertatik bertara ikusteko aukera erreboteak besterik ez dizu eskaintzen.

Egia da partida dexente ikusi behar direla joko arauak ondo ulertzeko (arraiak, adibidez); baina horrek ere badu bere xarma.

Egin ezazu proba, eta ea gustatzen zaizun.

Nork: Lutz Long.2007/09/19 14:31:00.913 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...equal to the love you make 2007/10/29 08:03:08.763 GMT+1 Kapito Harri erreboteko txapeldun Atzo igandean jokatu zen, Villabonan, erreboteko Endika Abril txapelketaren finala. Ustaritzeko Kapito H...

Erreferentzia: Kapito Harri erreboteko txapeldun - LUTZ LONG jauzilariaren toalla 2007/10/29 08:12:58.014 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.