Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/07 11:32:28.694 GMT+2

Futbola erosten

Futboleko Bigarren Mailako Ciudad de Murcia klubak bere lekua saldu egin dio Granada 74 klubari.

Granadako klub hori ez da hiri horretako klub historikoa, salmenta honetarako enpresario batek espreski sortutako kluba baizik. Eta, salmentaren bidez Murtziako taldearen jabeak lortu duen diruarekin Cadiz klub historikoa erosiko du (alegia, akzioen gehiengoa erosiko du).

Hau da, antza, etorkizuneko (beno, jadanik gaur egungo) futbola: negozioetan kakapilatutako kirola; salmenta hutsak kirolaren merituak azpian hartzen dituen lehiaketa bitxia. Badakigu diruak eta negozioak aspaldi aurrea hartu ziotela kirolari, baina zuzenean postuak saltzea pauso bat aurrera ematea da. Oso aurrera (edo oso atzera, noski).

1930 hamarkadako profesionalismoaren bultzakadari eutsi ezinik, eliteko lehiatik haizea hartzera joan ziren hainbat eta hainbat klub historiko (Real Union eta Getxoko Arenas tituludunak, esaterako), eta badirudi beste bultzakada bortitz bat datorrela. Senegalko vudugile hark ere ez ditu hainbat klub salbatuko.

Nork: Lutz Long.2007/06/07 11:32:28.694 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.