Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/26 09:38:52.056 GMT+1

Piter Ansorena eta bere banda

 

Entzun al duzue inoiz Donostiako plazan igandero, eguerdian, jotzen den txistulari bandaren kontzertua?

 

Susmoa dut askotan ez ditugula behar bezala baloratzen eskuera-eskueran dauzkagun gauzak. Igandero hutsik egin gabe izan ohi dugu udal txistulari banda hortxe, Jose Inazio (Piter) Ansorena buru, emanaldi bikainak eskaintzen, eta ez dakit merezi duen oihartzuna duen.

 

Errepertorio zabala jotzen dute, folklorearen sustraietan oinarrituta baina pieza berriztagarriagoei uko egin gabe. Eta betiko txistu, danbolin, silbote eta antzekoez gain, flauta barrokoa, teklatua, eta gitarra baxua ere erabiltzen dituzte. Emaitza paregabea da, txistulari banda hutsetik askoz goragokoa. Igandero-igandero, doan, hiriko plaza nagusian. Bejondeiela!

 

Hortxe dituzue, gozatu nahi ezkero.

Nork: Lutz Long.2008/02/26 09:38:52.056 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.