Norbaitek arazo hau badu hona hemen lagundu dezakeen gida erraz bat WPA enkriptazioa erabiltzen duen WIFI batera konektatzeko.
PAUSOAK:
wpa_supplicant eta network-manager-gnome instalatuta eduki behar dira. Badaezpada apt-get install erabiliz baieztatzen dugu eta ez badauzkagu berinstalatu egingo ditu.
> sudo apt-get install wpasupplicant
> sudo apt-get install network-manager-gnome
/etc/network/interfaces fitxategia aldatu “lo”-ri buruz diren lerroak bakarrik utziz. Beste guztiak komentatu egiten ditugu # jarriz.
Fitxategi berri bat sortzen dugu /etc/default/wpasupplicant eta lerro bakarra gehitzen diogu hau idatzia: "ENABLED=0" (komatxo bikoitzak kenduta noski)
Puntu honetara helduta ordenagailua berrabiarazi behar dugu.
Goikaldeko barran azaltzen den “Network Manager” ikonoan klik egin, sartu nahi dugu wifi sarea aukeratu eta berak eskatzen dituen datuak sartzen ditugu (wpa pasahitza, konexio mota, administratzaile pasahitza....)
Keyring-erako (Pasahitz guztiak gordetzen dituen biltegia da) pasahitza aukeratu (berak eskatuko dizu).
ZORIONAK!!! Orain sartu zaitezke zure WIFIra WPA enkriptazioa erabiliz.
Idatzi artikulu bat