Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/29 17:01:27.454 GMT+2

Sexua

Bistan da gero eta Blogkide gehiago daudela, denak sexu kontuak ahoan dituztelarik. Sexuak, bi alde ditu, bata, Biblian aipatzen dena "La fascinación del sexo" deritzona, egia da, hots, sexuak faszinatzen gaituela, itsutzen gaitu. Oso zaila egiten zaigula sexuari aurre egitea. Bestea, Graham Greene-en pertsonai batek, larrua jo eta gero aipatzen duena: "AH, pero era esto..." hots, akto mekaniko eta hotza. Bi esperientziatik pasa izan dut. Larrua jo nuen lehenengo aldiz, nahiko mekanikoa eta zentzugabea iruditu zitzaidan. Gero, urteak pasa ahala, faszinazioaren barruan erori nintzen, eta summum-a italiako neska batekin lortu nuen: izarrak ikusi nituen. Geroztik, aktu sexualak nahiko onak, batzuetan, eta eskasak, besteetan, izan dira. Ezin dut, beraz, konklusiorik atera, bakarrik Suediako neska batek aurpegira bota zidana etortzen zait burura: "Do you want to do the Dog?". Berarentzat sexua ez zen faszinantea, ikaragarria; berarentzat animaliak egiten duten akto mekaniko eta hotza zen. Segituan gogoratu nintzen egin nuen lehen aldiarekin.

Nork: madigan.2006/05/29 17:01:27.454 GMT+2
Etiketak: on the rocks sex | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.