Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/22 16:11:45.169 GMT+1

BERGAMIN

Xabier Sánchez Erauskin-ek idatzi duen "José Bergamín, Ángel rebelde" liburua irakurtzen ari naiz. Liburu oso interesgarria, Bergamin-en pertsona, pertsonaia, eta obra aztertzen ditu. Bizi dugun garai nahasian beharrezkoa da Bergamin bezelako artista bat, bere bizitzan, konpromesua eta katolizismo konprometitu bat batu zuen. Askoren ustez, Espainiako XX. mendeko intelektual handiena izan zen. Baina zoritxarrez, liburu hau ez da eskoletan ikasiko edo aipatuko, intelektual bezela, oso deserosoa zelako edozein poterentzako. Horrelakoa bait zen Bergamin jauna, librea eta independientea.

Nork: madigan.2007/11/22 16:11:45.169 GMT+1
Etiketak: bergamin katoliko errepublikanoa anarkista | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/06 19:53:24.985 GMT+2

Hipokritak al gara euskaldunak?

Atzo ikusitako espektakulo patetikoari buruz idatzi behar dut. La Sextak duen Mundialerako saioan gertatu zen. Han, "gure" Patxi Alonsok eskeinitako lotsagabetasuna maila oso handikoa izan zen. Ezin nuen sinistu entzuten nuena. Alonso, euskal selekzioen eta euskal izaeraren defendatzailea, orain, beti espainol hutsa izan balitz bezela aurkezten zuen bere burua. Alonso, lehen argentinarren kontra zegoena "No hacen más que hablar" eta horrelako lilurak botatzen zituena ETB-2-n, orain "me voy a levantar para presentar a Valdano" esaten zuen... Lotsagarria gutxi da. Erderaz esaten den moduan, "poderoso caballero es don dinero", baina horrela, aurpegian ikustean, oso fuertea da. Baina ni, nire paranoian, hurrunago noa. Horrelakak al gara euskaldunak? Ala gizakia bera? Goikoetxeak, "cinturon de hierro" saldu bazuen, ba al dago euskal traidoreen tradiziorik? Ikertu beharko litzateke eta erreportai maju bat idatzi edo filmatu.

Nork: madigan.2006/06/06 19:53:24.985 GMT+2
Etiketak: telebista | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/06/06 12:36:35.787 GMT+2

Getxo Blues Festival

IKE TURNER ikusteko -doan gainera- aukera ezin hobea daukagu larunbat honetan Getxoko jaialdian. www.getxo.net en informazio guztia.

Nork: madigan.2006/06/06 12:36:35.787 GMT+2
Etiketak: turner ike | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/05 17:36:54.218 GMT+2

Dribbling-a

"Ezkertiarrek" inkizizioa ateratzen didatenean, ni, Bob Marley bezala, etiope ortodoxoa egiten naiz. Eskumakoek Stalin ateratzen didatenean ni, Foruak besarkatzen ditut. Españolistek Sabino Arana aurpegiratzen didatenean, ni, Humbolt edo Napoleon IIIen bidaiak Euskal Herrira (edo National Geographic-en azkena euskal ADNa aztertzeko) aipatzen dizkiet. Horixe da nire borroka, inoiz ez nagoela leku eroso batetan. Eta esan behar dut, pertsonai edo erakunde guztien gainetik, Jesus dagoela, mugarik gabeko Gizona (musika bezala), eskuma edo ezkerra zer diren ez zekien pertsona. Dana utzi zuena lagun urkoarentzat. Bere bizia emon zuena, guztiontzat. Jaungoikoa, eta beste bizitza bat, existitzen direlako. Nola izan egunero hobeagoak? Hor dago koxka.

Nork: madigan.2006/06/05 17:36:54.218 GMT+2
Etiketak: irainak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/04 10:53:27.096 GMT+2

igandea

Badut lagun judutar bat, Alemanian bizi dena. Bera astero joaten da sinagogara. Sinagogan famili moduan biltzen dira larunbatero Torah irakurri eta eztabaidatzeko. Ni, Frankfurt-en izan nintzenean konprobatu nuen horrela zela. Sinagogak oso apalak dira, humilak. Ez dituzte inongo apaindurarik. Hori bai, judutarrek biltzen direnean, iskanbila ere sortzen dute. Oso altu egiten dute berba, eztabaidak latzak izaten dira. Emozionatu nintzen nahiz eta tutik ez ulertu. Famili bizia zirudien, eta umore onekoa, gainera. Hori da gure elizatik faltan botatzen dudana. Eztabaida gehiago, barruan, fededunen artekoa, azken batean danok gara eliza. Horregatik ez naiz joaten mezara. Bai, apaiz batzuk oso ondo hitz egiten dute, baina orokorki aspertzen naiz haien omilietan. Beraz, itxaron egin beharko dut aldatu arte. Bitartean, hutsik dagoenean, ixiltasunean joaten naiz, bai meditatzera, bai otoi egitera.

Nork: madigan.2006/06/04 10:53:27.096 GMT+2
Etiketak: meza santua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/03 12:25:55.858 GMT+2

GO-KART MOZART

GO-KART MOZART-ek abesten duen moduan: SUMMER IS HERE. It´s here again, summer is here, is here, my friend

Nork: madigan.2006/06/03 12:25:55.858 GMT+2
Etiketak: musika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/02 17:21:53.842 GMT+2

Jodorowsky

Jodorowsky agertu zen atzo telebistan. Psikomagiaren bitartez jende asko osatu duen artista. Artea osatzeko omen delako, ez bortizkerietarako. Kristo garaian, belegile edo aztia moduan imaginatzen dut, jendea alde batera eta bestera eramaten. Gaur egun eskola ere sortu du. Nik, hiru edo lau liburu irakurri ditut eta beti harritzen nauena zera da: berak aitortzen duela gizakiok gehien jota Buda izatera heldu gaitezkela. Baina Kristo bezala izatera inork ez duela inoiz helduko, Buda pertsona izan zelako, Kristo perfektua. Eta harritzen nau zeren berak, hain jakintsua den hura, Aita Santuaren kontra eta gaurko eliza katoliko ofizialaren kontra jotzen du. Baina Kristoren irudia, bere Jainkotasuna, ez du inoiz zalantzan jartzen. Are gehiago, "LOS EVANGELIOS PARA SANAR" (editorial La Llave) idatzi zuen, non Biblia bere irakurmen artistikotik aztertzen duen. (eta ez dakit zergatik liburu hau ez dagoen liburudendetan).

Nork: jon .2006/06/02 17:21:53.842 GMT+2
Etiketak: belegilea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/06/01 17:28:41.050 GMT+2

Edukazioa

Kristau eskoletan izan diren gehienek ez dituzte gustoko apaizak edo erlijioa. Eskola utzi eta urteak pasa ahala, gero eta gehiago urruntzen dira erkijioengan. Diñot erlijioengan zeren ez dituzte ez kristautasuna ez besteak maite. Ez dakit zer nolako edukazioa hartu zuten eskoletan baina benetan harritzen nau hain kontra egotea txikitatik hartutako baloreengandik. Niri aldrebes gertatu zitzaidan. 33 urte nituelarik konbertitu nintzen kristautasunera. Ikastolan ikasitakoari uko egin nuen, han maisu andereño gehienak ateo militanteak ziren eta ez zirenak ixil ixil mugitzen ziren itsaso horretan. Beraz, gaztetasun osoa pasa nuen Jesus de Nazaret nor zen jakin gabe. Hutsune nabarmena izan zen, bai erlijiosoa bai Historikoa (eta hori, barkaezina da. Nola explikatu Historiataz ez dakien norbaiti 2006. urtean bizi garela? 2006. urtea noiztik?). Orain ez dut bizitza oso ezberdina eramaten eguneroko kontuetan. Bai, drogak alde batera utzi ditut eta gauzak orokorrean beste era batera ikusten ditut. Baina, esan dudan bezala, egun, ez daukat bizi oso ezberdina. Hori bai, lehen nuen hutsunea orain beteta daukat. Orain, galduta nagoenean badakit nora jo. Horrek esfortzu bat eskatzen du, Egiatik ez aldentzeko, probokazioetan ez jausteko. Horrela, apurka apurka, pertsona hobea bilakatzen naizela seguru nago, aintzinako balore bortitzak alde batera utziz. Pausu bat atzera, bi aurrera, horrela eramatea nire bizitza da nire plana. Zeren, esan bezala, oraindik erortzen naiz zenbait bizioetan. Ez naiz horregatik txarto sentitzen. Hurrengoan hobeto egingo dudala espero dut, eta Jaingoikoaren laguntzaz, horrela da.

Nork: madigan.2006/06/01 17:28:41.050 GMT+2
Etiketak: eskolak kristau-ateo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/31 12:26:25.974 GMT+2

ultrapertsonala

Nork: madigan.2006/05/31 12:26:25.974 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/31 12:26:25.974 GMT+2

ultrapertsonala

"Euskal Herria" aldizkarian zabaldu dute erreportai bat monastegiei buruz. Monastegiak bi arrazoigatik sortu ziren: otoi egiteko eta ixiltasunean bizi ahal izateko. Gaur egun otoi egitea ez dago ondo ikusita, eta ixiltasuna luxuzko gauza da. Beraz, monastegira turista bezela joatea alperrik joatea da. Bai, ezagutu dezakegu nola bizi ziren aintzinako apaizek (gaur egungo mojeek bunkerretan bizi dira, hiriaren zarataz inguraturik kasu askotan; monastegietan baino), eta argazki politak atera ere bai. Eta somatuko dugu agian ixiltasunaren zatitxo txiki bat, aire ufada xuabe eta labur bat bezela, gure kontzientziatik pasatzen. Eta segundo horretan enbidia pixka bat ere sentituko dugu, eta argazki kamara ahaztu eta "a ze patxada" botako diegu gure albokoei. Gustoko zentsazio bat geratuko zaigu, laburra baldin bada ere. Laburra, segituan gure pentsamendu modernoak kontrakoa egingo duelako, eguneroko bizitza modernoaren ohiturak, erritmoak jabetzen hasiko dira. Hoberena litzateke hilabete bat han ematea ez egun bat. Baina horrek izugarrizko beldurra sortzen digu... zeren, hainbeste denbora pasata ixilpean, itzalpean, agian otoi egiten bukatuko genuke eta...

Nork: madigan.2006/05/31 12:26:25.974 GMT+2
Etiketak: monastegiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)