Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea

Manifestazioa Iruñean, 2010eko maiatzak 15

Manifestazioaz Navarra Directo saioan from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Iruñean antolatutako manifestazioan milaka lagunek parte hartu dute. Golem zinemetatik abiatu eta Gazteluko plazan amaitu da martxa. ‘Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea' aldarrikapenarekin bat egin dute milaka lagunek. Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak irakurri zuen manifestazio amaieran Kontseiluaren aldarrikapena.   Iñaki Lasak, Kontseiluaren ildo politiko instituzionaleko arduradunak manifestazioaren amaieran azaldu zuenez, "Iruñean inoiz euskararen alde egin den manifestaziorik handiena izan da". Bal...


Aurreikuspen guztiak gaindituz, Nafarroan euskararen alde inoiz egin den manifestaziorik jendetsuena ospatu da. Nafarroako bazter guztietako herritarrek Iruñeko kaleak bete dituzte euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko eta Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politika salatzeko. Manifestazioa historikoa! from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


Manifestazioaren bezperan Canal 4 telebistak Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduraduna elkarrizketatu du. Nafarroan euskarak pairatzen duen errealitatea agerian utzi du Kontseiluko eledunak. Iñaki Lasa Canal 4 telebistan from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


Kanpainaren balorazioa. Iruñeako prentsaurrekoa from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


El Consejo de los Organismos Sociales, Kontseilua, ha valorado positivamente la campaña realizada en torno a la manifestación que se va a celebrar el próximo sábado día 15. Manifestación organizada para reivindicar el derecho a vivir en euskara en Nafarroa, ‘Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea’. Kontseilua ha hecho pública la valoración en la rueda de prensa realizada en Iruñea, en la que han participado representantes de los socios que conforman Kontseilua junto con el responsable del área político institucional Iñaki Lasa. Iñaki Lasa, responsable del área político institucional de...


Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak maiatzaren 15ean ‘Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea’ lelopean egingo duen manifestazioari begira egindako kanpainaren balorazio positiboa egin du. Prentsaurrekoa egin du Kontseiluak Iruñean. Bertan, kontseilua osatzen duten bazkideen ordezkariek parte hartu dute, Kontseiluko ildo politiko instituzionaleko arduradun Iñaki Lasarekin batera. Iñaki Lasak, Kontseiluko ildo politiko instituzionaleko arduradunak eta kanpainako koordinatzaileak azaldu duenez, “mezua herritarrei zuzendu diegu eta harrera paregabea izan dugu herritarren aldetik...


Denok batera...Euskaraz bizi nahi dut from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


Iosu Jimenez from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


Fernando Rey maiatzaren 15eko manifestazioaren alde from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


maiatzak15 1456151191552

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatuta Nafarroan euskarak bizi duen egoeraren aurrean erantzuna aktibatzeko dinamika abiatu da. Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko maiatzaren 15ean manifestazioa egingo da Iruñean.