Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/17 13:28:26.155 GMT+2

Eguzkia ilargia bihurtzen denean


Autokritikak labanak bezela sartzen zaizkit
abisatu gabe,
barruraino.
Min zorrotza,
konturatu orduko malko gozoa mikaztuta.

Nere desindarraren kontrolak zauritu egiten nau,
eta nik ez nuke inor zauritzerik nahi,
eta berriz zauritzen naiz.

Ahultasunak erakustea gustoko omen dut. Terapia modura edo.
Ez ote da zurikeria?

Eguzkia ilargia bihurtzen zaidanean,
isolatu egiten naiz
ez dakit nahi gabe ala nahita
eta itzalek pisu astunegia hartzen dute.

Emozioen menpe bizitzea aukeratu nuen, onerako eta txarrerako,  eta orain oreka balantzan jartzen didate.

Baina gaur eguzkia dago! Eta arratsaldian momenturen baten eskapatuko naiz eta Marc Parroten disko berrixa erosikot: "Interferència". Irrikitan nago. Kontatuko dizuet.

Nork: matx.2007/10/17 13:28:26.155 GMT+2
Etiketak: autokritika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.