Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/29 21:30:50.581 GMT+1

BERRIAren estilo liburua

Hilaren hasieran Irene Arrarats BERRIAko euskara arduraduna izan genuen Huhezin BERRIAko estilo liburua primizian aurkezten. Bide batez, estilo liburu batek hedabidearentzat duen garrantzia agerian utzi zuen. Hedabide bakoitzak mundua ikusteko modu "pertsonal" bat dauka. Komunikabide bakoitzaren begiak gauza desberdinak ikusi, eta interpretazio desberdinak egiten ditu.

BERRIAko estilo liburua ez da orain arte ikusi izan ditugun hiztegi gisako liburu zahar eta aspergarri horietariko bat. Ez. Berezia da. Desberdina eta bakarra. Helburu nagusia irakurleari laguntzea da, eta horretarako hainbat atal ditu liburuak:

- Deontologia: diskriminaziorik gabe idatzi eta jokatzeko jarraibideak ematen ditu.

- Informazioa eta interpretazioa: interpretazio desberdinek duten garrantziaz dihardu. Bestalde, genero desberdinak eta informazio elementu desberdinak zehazten ditu.

- Idazkuntza: nola idatzi behar den; alegia, estiloaz dihardu. Baita paragrafoez, esaldien antolamenduaz eta puntuazioaz ere.

- Ortotipografia: zenbakiak nola idatzi behar diren, letra larria, xehea edota etzana noiz erabili behar den, etab.

- Onomastika: izen berezien idazkera eta alfabeto desberdinak (grekoa, arabiarra...) lantzen ditu.

- Hiztegia: hainbat hitzen definizioa; ikuspegi entziklopedikoa.

Iaz, klasean, El Pais estilo liburuaren hainbat atal landu genituen. Egia esan, tostoi bat iruditu zitzaidan; behin eta berriz errepikatu izan zaizkigun atalak biltzen ditu: komak, tildeak, letra xehe eta larriak... BERRIAko estilo luburuaren parean Biblia bat. Edota BERRIAko estilo liburua El Paisekoaren aldean nobedade bat. Istorio berri bat. Eta zertarako ukatu, erostera ere konbentzitu nau.  

Nork: zuri-zuri.2006/11/29 21:30:50.581 GMT+1
Etiketak: berria | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zein da tostoia, El PaĆ­sen estilo liburua ala Berriarena?

Nork: Joxe Aranzabal.2007/01/05 10:41:44.756 GMT+1

Kaixo Joxe!

El Paiseko estilo liburuaz ari nintzen. Iaz Xabi Paiarekin landu genuen. Berriako estilo liburuak beste xarma bat dauka. Berrikuntza bat da, entziklopedikoagoa. Formatu aldetik ere desberdina da. El Paiseko estilo liburuak hiztegi baten tankera dauka. Berriakoak, aldiz, liburu bat dirudi.

Nork: zuri-zuri.2007/01/05 13:12:10.913 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru