Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/04/04 13:18:44.307 GMT+2

Mintzakide Mendi Taldea Aiako Harrietara eta Korrika.

Mintzakide Mendi Taldea igande honetan, apirilak 10, Aiako harrietara eginen du txangoa.
Ordua: 08:15ean
Tokia: Korralilloetako aparkalekuan

Apirilaren 16an Iruñeko Alde Zaharrean Kike Diez de Ulzurrunekin eginen dugun bisita gidatuan izena emateko epea zabalik dago, izena mintzakide(abildua)topagunea.com helbidera edo 948 33 08 68 telefonoan egin dezakezue.

Agenda:
Ostiralean Korrika Iruñerrian zehar. Ordutegiak HEMEN ikusgai.

Asteazkena apirilak 6:
19:30: HITZALDIA:"Estatu Batuetako Euskaldunak eta nortasunaren bilakaera" Argitxu Camus Etchecoparren eskutik. Erraldoien txokoan.

Larunbata apirilak 9:
17:30: Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2011: Finala.
Jon Barberena, Estitxu Arozena, Julio Soto, Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros. Iruñeko Labrit pilotalekuan. Sarrerak hemen salgai.


Nork: mintzakide.2011/04/04 13:18:44.307 GMT+2
Etiketak: euskara mintzakide mintzapraktika iruñerria aisialdia topagunea kirola iruñea erabilera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru