Igande honetan, apirilak 13, Mintzakide Mendi Taldeak beste txango bat eginen du Larragako Baigorrira. Hitzordua betikoa izanen da, goizeko 8:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekuan (Corralillos). Argazkian Baigorriko hondakinak.
Mintzakideren bitartez sortutako talde mendizalea eta euskalduna da. Gure asmoa mendian zehar prestaturiko ateraldietan lagun giroan lasai ibiltzea da, Euskal Herriko bazter ederrak ezagutzea eta,euskaraz aritzea.Ateraldiak: hamabostean behin, igandeetan. Adi¡¡ bi ordutegiak.
Aro samurreko hilabeteen irteerak 8:15ean Iruñeko Zezentegietako (Corralillos) aparkalekuan 8:30ean bertatik abiatzeko. Itzulera: gehienetan arratsaldeko 16:00etan.Negu gorriko hilabeteen ordutegia( abendua,urtarrila,otsaila): 9:00tan.
Autoetan moldatzen gara jendearen arabera.
Idatzi artikulu bat