Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/11/02 11:48:47.771 GMT+1

Azaroaren 8an Auza mendira!!

Azaroaren 8an, igandea, Mintzakide Mendi Taldeak Auza mendia igoko du.
Baztango mendi handia da Auza, inguruko beste guztiak baino puska bat handiagoa. Bere altuerak paregabeko ikusmira eskaintzen du Baztan eta Nafarroa Beherearen gain ez ezik baita inguruetako mendien gain ere. Igoera luzea du behetik abiatuz gero, baina aparteko zailtasunik gabea. Izpegiko bidea da, halere, erabiliena eta laburrena. Gain aldea nahiko soila da, larrea eta arlosa gorriak nagusi dira. Bere inguruetan ordea bada zer ikusia. Xorroxingo urjauzia esaterako Gorostapalo aldean, edo Iñarbegi aldeko historiaurreko monumentuak.


Nork: mintzakidemenditaldea.2009/11/02 11:48:47.771 GMT+1
Etiketak: tafalla mintzakide mintzapraktika iruñerria kultura mendia kirola iruñea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru