Ekainaren 27an Aralarrera

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2010-06-21 12:24

EGUNA: Ekainak 27
ORDUA: 08:15ean
TOKIA: Korralilloetako aparkalekuan
IBILBIDEA: 20,0km
DESNIBELA: 615m
MARKAK: TXURI-HORIAK (PR)
ITZULTZEKO ORDUA 18:00etan
 
Ibilbidea Araitz eta Larraun artean eginen dugu.
Iribas herrira iritsi eta hegoalderantz abiatuko gara eliza gure ezkerraldean utzita. Handik 2 kilometrora Aitzarretako Larraun ibaiaren sorburura ailegatuko gara. (Larraun ibaiari maiz Nafarroako Guadiana deitu izan zaio bitan sortzen baita). Maldan gora jarraituko dugu kilometro bat aurrerago Toritxoberriko trikuarrira iritsi arte. Aldapan gora pagadi paregabetik barrena 1,5 kilometro igaro ostean Burnigurutzeko lepoan izanen gara.
Hortik aurrera zatitxo bat maldan behera Ata izeneko aranera iritsi arte. Bidean erne ibiltzen bagara, Izeniturri eta Setoain izeneko trikuharriaz gozatzeko aukera izanen dugu. Atan errekatxoa zeharkatu eta maldan gora "Apezaren malkorra"raino non Migel Deunaren santutegia (1237m) ikusiko dugu.
Santutegian indarberritu eta gero Iribasera itzuliko gara. Bi aukera:
-Egindako bidetik itzuli.
-Lekunberriko errepidea hartu eta 15. kilometroaren parean eskuinera hartu pagadi artean doan bidea errepide horretako 9. kilometrora arte. Errepidea zeharkatu eta bide batetik jarraitu porlanezko pista ikusi arte. Pista horrek Baraibar herrira eramanen gaitu. Baraibartik Iribasera beste pista batetik joan daiteke.
 
Goñiko Teodosioren kondaira.


Utzi iruzkina: