Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/01/20 10:16:42.724 GMT+1

Urtarrilak 24: Virgen de la Peña

urtarrilaren 24an Salvatierra de Esca (Zaragoza) herrira hurbilduko gara. Erronkari ibarraren ondoan dago, Burgitik 5 kilometrotara. Oso herri txikia den arren (290 biztanle besterik ez ditu), gauza interesgarri asko dauzka: monastegia, museo etnologikoa, 3 eliza eta bi mendi polita.

Virgen de la Peña izeneko mendia aukeratuko dugu, hor dauden trikuharria eta baseliza ikusi ahal izateko. Hilabete honetan hor erromeria bat egiten dute, San Sebastian eguna ospatzeko.

Gailurrera ailegatzeko 12 kilometrotako ibilbidea egin behar da, pista zahar batetik. Hortik harana osa ikusten da eta baita Pirinioak ere.

Gurekin mendi txango hau egitera animatzen bazarete, beti ere giro jator eta euskaldun batean, badakizue, betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 8:15ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan. Anima zaitezte!

Nork: mintzakidemenditaldea.2010/01/20 10:16:42.724 GMT+1
Etiketak: tafalla euskara mintzakide mintzapraktika iruñerria mendia kirola iruñea erabilera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru