Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/11 21:22:08.868 GMT+2

Fermin Muguruzari elkarrizketa gaur irratia.com en

Gaur arratsaldean Fermin Muguruzari egindako elkarrizketaren aurrerapena aireratu eta sareratuko du irratia.com irratsaioak Bilbo Hiria irratiaren sintonian. Iragan astean kaleratu zen Fermin Muguruzaren disko berria, "Euskal Herria Jamaika Clash" goiburukoa. Gaur gauean ETB1ek emango du Fermin eta lagunen jamaikako ibileren berri ematen duen dokumentala, baina aurrerapen gisa oso kontu interesgarriak aipatzen ditu Ferminek Gaubasako Anartz Bilbao eta Jabi Zabalarekin egindako solasaldian.

Elkarrizketa luzea izan zen eta, beraz, gaurkoa aurrerapena baizik ez da izango. Berau osorik entzuteko aukera izango da aurrerago Gaubasa irratsaioan. Arratsaldeko 6etatik aurrera izango duzu entzungai saioa Bilbo Hiriaren zuzeneko emisioan, eta bihartik aurrera podcast eran, beti bezala.

Duela bi hilabete aurkeztu zuen Bilbo Hiriak bere webgune berria, zuzeneko emisioaz gain, igorritako irratsaio guztiak mp3 formatoan biltzen dituena. Podcast eran harpidetza egiteko aukera ematen du. Gainera, iragan astean dexente hobetu zuen zuzeneko emisioaren kalitatea.

Nork: xugandilla.2006/05/11 21:22:08.868 GMT+2
Etiketak: fermin muguruzari | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/11 21:12:14.710 GMT+2

Bizkaie! barria

Interneten abiadeaz, egungo gizartean informazinoak daukan garrantziaz eta interaktibidadearen beharrizanaz jaubetuta, Bizkaie! goitik behera barriztauta dator orain.

Bizkaie! aurrerantzean ez da aldizkaria izango, jarraiko edo etenik bako edizinoa baino, hau da, barriak jaso ahala interneteratuko doguz. Orain arteko atalei eutsi deutsegu baina blog formatoa ezarri dogu; oraingoz, hiru blog izango ditu Bizkaie!-k: ‘Mundua konpondu guran’, Iñaki Atxutegiren ardurapean; ‘Anbotoko Haizorratza’, Xabier Paiak sinatua eta, azkenik, ‘Izioqui dugu, guek ajutu ez dugu’, Erramun Osaren ardurapean.

Nork: xugandilla.2006/05/11 21:12:14.710 GMT+2
Etiketak: digitala egunkari bizkaia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)