2008/08/20 19:06:42.700 GMT+2
fotosho`p
Nork: anelosada.2008/08/20 19:06:42.700 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/04 15:36:09.023 GMT+2
Hazi bideoa
Teknologi berriek, ordenagailuak, telefono mugikorrak, fax eta bestelako makinak, kazetaritza munduan lagundu duten dena azpemarratzen du bideo honek.
Nire ustez, teknologi berriak, izugarrizko aurrerakuntza ekarri du, baina ez bakarrik kazetaritzan edo prentsan, ikasketetan eta edozein lanetan ere aurrerakuntzak ekarri dituztelako. Gainera, google edo wikipedia orrialdeak, etengabe behar dira klaseko lanak egiteko.
Beraz, nire ustez teknologi berriak aurrerakuntza izugarriak ekarri ditu alderdi guztietan.
Nork: anelosada.2008/06/04 15:36:09.023 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/02 21:19:28.935 GMT+2
poesia
Haurtzaroa dut gogoan une honetan.
Urrestillako aiton-amonak.
Gehienak ezagutu nituen neure aitonaren bidez,
eta baserrietara pasieran joanez.
Niretzako pertsonajeak ziren denak:
aitonek ardoa edaten zuten tabernan,
amonek anisa etxean.
Bakoitza bere jenioarekin, bere hizkerarekin,
bere istorioekin, bere misterioekin,
bere egiekin eta bere gezurrekin,
pertsonajeak ziren denak.
Gehienetan bakarrik ikusten nituen,
eta ez ziren kexatzen.
Gaurko zaharrak kaskartu egin dira zeharo.
Autobusetan doaz denak elkarrekin
turismo lekurik ziztrinenetara,
telebistan agertzen dira inkestak erantzunez,
gimnasia egiten dute, ikastaroetan izena eman,
eta begiak lurrera erortzeko moduko
marrazki itsusi eta perspektiba gabeak
jartzen dituzte erakusgai (eta salgai!).
Adin guztietako jendea taldeka
antolatu eta eraman nahi duen gizarte honek
hondatu du zaharrei nien errespetua eta miresmena,
errespetua ere irabazi egin behar baitu bakoitzak.
Etxeetako jabe zirenak
ekintza barregarrienen jabe baino ez dira bihurtu
euren moderno izan nahian,
gaur egungo izatea
gaur egunerako balio izatearekin nahastu dutelako.
Ahotsa izan da beti zaharren altxorra, eta ez gorputza,
pertsonaje interesgarri haiek
txandalez jantzitako txorimalo bihurtu ziren arte.
Pako Aristi
Nork: anelosada.2008/06/02 21:19:28.935 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/02 21:06:53.674 GMT+2
Anbotoko Mari
Marik, ama lurraren irudikapena errepresentatzen du eta izakiaren elementu guztien erregina dela esan ohi da. Bere senarrak Sugaar du izena eta bi seme ditu, bata Mikelats gaizkiaren irudikapena dena eta Atarrabi ongia errepresentatzen duena.
Anbotoko Mari pinpirina eta dotorea da eta maiz arropa gorria darama jantzia. Askok Anbotoko Marik emakume bezala irudikatu dela esanten dute, eta beste batzuk, ordea, zuhaitz gisara agertzen dela.
Bestalde, Marik hainbat izaera erakutsi ditu, izan ere, batzuk Mari izakia dela esan ohi dute, beste batzuk, aldiz, jainkosa bat dela. Baina, nolabait, erlijioarengandik baztertua izan da historiako uneren batean, eta horren ondorioz, gero eta lanotsuagoa bihurtu dela aipatzen da, eta gaur egun, erdi emakume eta erdi lainotsu irudikatzen da horrexegatik.
Aipatutako Dama hori, Bizkaiko pertsonaia errealekin lotu ohi da, izan ere, Diego Lopez de Haro Bizkaiko jaunarekin ezkonduta omen zegoen Mari. Bere gizonak etxean ez zuela sekula aitaren egingo zin eginarazi zion horri baina horrek ez zuen bete eta etxetik hegan eginez ihes egin zuen.
Bestalde, Anuntxi Arana antropologoak esan zuen bezala, Mari, zeruetako jainkosa da eta ez, ordea, lurtarreko jainkosa. Emakume horrek, zeruetako fenomeno naturalak eragiten dituelako, euria, txingorra, edurra eta eguzkia hain zuzen. Gainera, Marik ez du lurtarren ezaugarririk betetzen, izan ere, lurra landarez josi, hil, mendiak loretu etb. egiten dituelako. Beraz, ama lurraren irudikapena interpretazio moderno bat izan daitekeela dio lehenago aipatutako antropologoak.
Nork: anelosada.2008/06/02 21:06:53.674 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/02 21:01:50.069 GMT+2
Eutanasia
ZERGAITIK DUIN HILTZEA EZ DA ESKUBIDEA?
Eutanasia grekotik datorren hitza da eu (ongi) thanatos (hil), eta heriotza duina esan nahi du. Hori aurrera eramateko, ezinbestekoa da gaixotasun sendaezin bat izatea. Baina, bizitzea eskubidea bada, hiltzea ere eskubide bat izan beharko litzateke. Horrela, eutanasiaren aldeko, kontrako eta erdialdeko iritziak eta argumentuak ikusiko ditugu.
Medikuek beti izan dute partehartzea gaixoaen erabakietan, beraz, gaixoak tratamentua hartu ez banahi du, medikuek ezin izango dio tratamenturik eman, honek eria heriotzera eramango badu ere. Honi, eutanasia jasankorra edo tratamentu mugatzailea deritzo. Gainera, medikuntzan, eriaren autonomia eta eskubideak gero eta neurri handiagokoak dira eta horregatik, gero eta gaixo gehiagok har ditzakete medikuaren erabakiak.
Bestalde, gizarte modernoak gizakiaren eskubideen babesa antolatzen du. Zentzu honetan, gaixo bakoitzak bere gorputzari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea du.
Eutanasiaren kontrako argumentuekin hasita, gizakiaren bizitzaren bortxaketa bat dela diote asko. Norberaren duintasunaren denfentsa, pertsonaren bizitza baldintzen arabera izango litzateke, baina horrek, konfiantza ezagatik eutanasiara eraman dezake.
Mundu Medikuen Elkarteak etikatik kanpo kokatzen du norberaren buruaren hilketa eta eutanasia, hala eta guztiz ere, zaintza aringarria gomendatzen dute. Beraz, mediku batek eri bat hiltzera lagunduz gero, etikaren aurka jokatzen du, baina, eri batek ez banahi du tratamenturik hartu, eta hiltzen usten badiozu medikuak etikoki jokatuko du.
Bestalde, eliza katolikoaren jarrera mundu mailan eutanasiaren eta norberaren burua hiltzearen kontrakoa da. “katolikoek iraultzari eta hiltzeko kondena bati buruzko iritzi ezberdinak izan litzakete baina sekula ez dute abortoari eta eutanasiari buruz iritzi ezberdinak izango”
Beraz, ondorioz, elkarte eta gobernu gehienak kontra egon arren, bizitzea eskubide bada, hiltzea ere eskubidea izan beharko litzateke, horregatik, norberak aukeratu beharko luke nolako izan beharko den bere bizitza horregatik, nahiez gero heriotza duin bat izatea ez da hain txarra.
Nork: anelosada.2008/06/02 21:01:50.069 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/02 20:38:36.384 GMT+2
Credence Clearwater Revival
Credence talde edozein talde bezala hasi zen kontzertu bila, eta 1965.urtean “The Golliwogs” izeneko talde batekin jo zuten. Geroago, 1968an “Hazlo o olvídalo” lema baten soinuan, John Fogerty-re ahotsaz eta Tom Fogerty-ren erritmoaz, Suzie Q bezalako abestiak idatzi zituzten eta horrela momentuko musika erregeak bihurtu ziren Credence Clearwater revival taldeko kideak. Hurrengo urtean, “Bayou Country” eta “Proud Mary” idatzi zuten, urte horretako letra onenak zituzten diskoak atera zituzten talde honek, eta segituan lortu zuten disko platinora heltzea. Ordurako. CCR taldea Rolling Stones eta The Beatles taldeen mailan kokatu zen, eta urte askoren buruan hainbat disko eginez gero, 1972an, diskografiak bakarkako lanak egitera derrigortzen ditu mutilak. Baina, 1990an Tom Fogerty bere Arizonako etxean hil zen tuberkulosis eta sidas.
Nork: anelosada.2008/06/02 20:38:36.384 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/01 22:50:56.408 GMT+2
texto argumentativo
LA GUERRA DEL INTERÉS
El lema que dice no a la guerra se debería de escuchar en todo el mundo pero, resulta imposible ya que la sociedad de hoy en día, opta por el egoísmo, y no le importa lo que suceda fuera de su espacio. Pero, evidentemente, la guerra no proporciona beneficios para ninguno de los bandos. Pero, lo que si esta claro es que una guerra es provocada por unos intereses, como el dinero, el poder, y la victoria.
La gente que provoca intencionadamente una guerra como, el presidente de EEUU, George Bush son asesinos que matan a miles de inocentes por razones innecesarias, sin hablar de los militares que mueren en su estancia en el lugar atacado.
Por otro lado, el país que es bombardeado queda destrozado y los pocos supervivientes están solos, sin donde ir, sin que comer, y sin nada. Y aun peor cuando un supervivientes de sea niño-a.
Además, los miles de desaparecidos, miles de mutilados, y millones de muertos, centenas de niños quedan huérfanos, y en algunos momentos, decenas de periodistas que informan al mundo de lo que esta sucediendo están en peligro.
A pesar de todos los inconvenientes, la sociedad del país que sufre este ataque, queda destrozado por la represión causada por la militares y el gobierno.
En conclusión, la guerra no tiene nada bueno para ninguno de los contrincantes ya que, los dos pierden luchando. Pero, el que más pierden sin duda, es la sociedad.
Nork: anelosada.2008/06/01 22:50:56.408 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/31 13:51:35.724 GMT+2
Daniel Innerarityren hitzaldia HUHEZIn
Daniel Innerarity jaiotzen Bilbotarra izanez gain, gaur egun, Zaragozan bizi da, bertako unibertsitatean filosofiako klaseak ematen dituelako. Sari ugari jaso ditu Innerarityk bere bizitzan zehar eta, hala nola, El País eta El Correo egunkarietan egin du lan.
Hainbat liburu idatzi ditu irakasle honek eta orain dela pare bat hilabete HUHEZIko aretoan aritu zen berbetan.
Innerarityk zioen, gaur egungo gizartean, hedabideek etengabe ari direla informazioa igortzen eta horregatik, hartzaileek informazio gehiegi daukagu gure inguruan, eta konpontzeko beharrezkoa da informazioaren gestio bat egitea.
Orain dela urte batzuk, familiako jakintsuenak aitona amonak zirela esaten zen baina orain teknologi berrien agerpenarekin, gazteenak jakintsuenak direla esan ohi da. Izan ere, familiako txikiek teknologiarekin jolasteak, nola funtzionatzen duten, zertarako balio duen botoi bakoitzak etb. dakite.
Beraz, bizi garen mundua gu baino inteligenteagoa da, izan ere, erabiltzen ditugun makinak, autoak, ordenagailuak... ez dakigu nola funtzionatzen duten, ezta nola konpondu behar diren zerbait apurtuz gero. Horregatik, Innerarityk esaten duen bezala, gizartea gizakia baino jakintsuagoa da.
Nork: anelosada.2008/05/31 13:51:35.724 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/31 13:50:28.404 GMT+2
Patxitrapero eta Iban Aranzabal HUHEZIn
Martxoaren 14ean, Patxitrapoero blogen erregea eta Iban Aranzabal Goienako komunikazioko arduraduna HUHEZIra etorri ziren hitzalditxo bat ematera. Biek blogean aritzea bultzatu ziguten eta blog bat izateak dedikazio eta esfortzua eskatzen dutela adierazi zuten.
Patxitraperok zionenez, bere familia lotara zioanean, ordenagailua piztu eta orduak pasatzen zituela blog-a txukuntzen. Gainera, berak dioen bezala, Patxitraperoren kuadrilan kalean geratzeko ere bloga erabiltzen dute.
Hortaz, bloga egunerokotasunean erabiltzen duten gauza bat izan daiteke.
Beraz, euren esanetara, teknologiak aurrera egiten dute eta komunikatzeko moduak ere are eta gehiego dira beraz, blogak aldaketa hauek isladatzen ditu.
Nork: anelosada.2008/05/31 13:50:28.404 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/31 13:43:59.733 GMT+2
Mozilla firefox
Nork: anelosada.2008/05/31 13:43:59.733 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
