Zorionak Josu, hurrengo 50 urtetan zurekin bidaiatzea, amestea eta ondo pasatzen jarraitzea espero dugu. Gure ontzietan beti edukiko duzu tosta bat libre.
Besarkada goxo bat.
albaolarrek
albaolarrek
Nork: denak.2007/08/20 16:31:15.197 GMT+1
Etiketak:
lagunen-txokoa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Kontuak ateratzen aritu naiz... nik 50 urte horietatik 23 baino ezin ditut gogoratu... aurrekoez aitatxok kontatu dizkit makina bat kontu ta abentura, ondorengoez oroimen politak datozkit burura. Txikitan izaten dira ba miresten dituzun pertsonaiak? Nire lagunek futbolistak zituzten buruan, edo rebistetan irteten ziren aktore ponpoxoak. Imanol, Lide eta hirurok, gainera, mudantzatako kamioi batekin munduan barrena ibiltzen ziren lagunak miresten genituen, bai, bai, trineoei tiraka Groenlandia zeharkatu edo piraguarekin Nilo ibaia jaisteko gai ziren berberak.
Tartean beti Josu, saltsa guztietako perejila.
Txikiak ginela aho zabalik entzuten genituen etxera etortzen zenean kontatzen zituen istorioak; gerora, gu geu joaten ginen berarekin eta Anjelekin Nairobitarran Landetara edo eskiatzera; plan txiki diferente pila azkenean. Garai batean gure aitak “eramaten” omen zuen hortik zehar bera ta orain Josu berak ateratzen gaitu etxetik. Azkena, Andorrara; orduan konturatu gara gure aitak, “como buen aitatxo” ematen dizkigun gomendio asko gaztea zenean ez zituela segitzen! Aitaren lagunak gure lagun izatearen bentaja!
Baina, rekuerdo guztien artean etxera Valentin eta Francisekin etorri zinen iluntze hartakoa, furgonetatik “beste” Dinaren bizikleta horia atera zenuenekoa... eta bizikleta hark ondoren ekarri duen guztia.
Eskerrikasko Josu, eskerrikasko denagatik,
Imanol, Lide eta Dina
Nork: Lide, Imanol eta Dina.2007/12/21 16:36:01.991 GMT+1