Gaurkoan gai triste batekin nator. 2009ko maiatzaren 10ean Rodrigo Rosenberg abokatua hil zuten. Baina ez da hilketa lasaia edo ohikoa izan. Izan ere, ezbeharraren ondoren, bideo bat azaldu zen non abokatuak zioen Guatemalako presidentearen laguntzaz bere idazkariak hil duela.
Izugarrizko iskanbila sortu da eta Guatemalako presidenteak, Alvaro Colom-ek ezeztatu egiten du, dena gezurra dela eta bere partidoa hondatzeko egin dutela esanez.
Baina horrez gain, beste arazo bat ere ekarri du hilketa honek. Notizia jakin zenean, Jean Fernando Anleuk Twitter-ean, mezu desegoki bat idatzi zuen, biztanle guztiei Banrural bankutik dirua ateratzeko eskatuz. Honek ere zer esan handia sortu du eta kartzelera sartu dute Anleu mezu hori idazteagatik.
Ez nago batere ados gertatutakoarekin. Bakoitzak nahi duena idazteko eskubidea du eta Jean Fernando Anleuk mezu horretan erakutsi duena nire ustez, hildako abokatuaren alde dagoela da. Egia da kontu handiarekin idatzi behar dela leku publikoetan, edozeinek irakur baitezake, eta askotan egon dira gaziki ulertuak idatzitakoarekin edo argazki batengatik. Baina berriro ere diot, ez litzakela hainbeste epaitu behar jendea, pentsatzn dena esateagatik.
Besterik gabe, ea hurrengoan berri pozgarriago batekin natorren!
Hementxe uzten dizut Rodrigo Rosenberg-ek grabatutako bideoa.
Berriro ere Gmail-ek dituen erabilerak ezagutzen ibili gara klasean. Oraingoan egutegia izeneko zatian aurki ditzakegun ezaugarri eta erabileren berri eman digu irakasleak.
Atal honetan ekintza ugari burutu daitezke. Hasteko egutegi bat baino gehiago sortu daitezke eta bakoitzari izen desberdina jarri. Behin bat sortutakoan, egun bakoitzean eta ordu bakoitzean egin beharrekoak gordetzeko aukera ematen du.
Horrez gain, lagunak gonbidatu ditzakezu zeurea ikus dezaten eta zuk beraiena, eta nahi izanez gero publikoa ere egin daiteke egutegia. Aldi berean, egutegi publiko desberdinak ikusteko aukera ere ematen du.
Egutegi bat nola sortzen den hobeto ulertzeko eta ikasteko hementxe uzten dizuet bideo bat.
Azkeneko klasean Tagzania-ren berri eman zigun irakasleak.Tagzaniak leku ezberdinak bilatu eta aurkitzeko balio du. Ibilbidea bat, eremua bat edota leku zehatz bat bila dezake, eta bertan izena emanda baduzu, leku interesgarrienak gordetzeko aukera ematen du. Horrela, zure orrialdera sartzen den edonork, zuk aukeratutako lekuak ikus ditzake.
Oso webgune interesgarria eta praktikoa da, oso azkar bilatzen baitu eskatutako tokia. Ni Hernanin bizi naiz, eta Tagzaniak edozein etxe edo eraikin aurkizeko balio duela ikusi dut.Hemen beheran nire etxearen mapar azaltzen da.
Lehengo astean, Iban Aranzabalen hitzaldiaz gain, Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa ere izan genituen hitzaldia ematen. Hitzaldiaren hasieran azpimarratu zuten bezala, gaur egun pantailen aurrean bizi gara. Dena da pantaila: telebista, ordenagailua, mugikorra…
Baina ez ziren pantailei buruz hitz egitera etorri, baizik eta martxan jarri duten ZuZeu albistariari buruz. Webgune honetan, hainbat gauza egiteko aukera izango dugu. Baina beraien helburu nagusia euskara bultzatzea eta euskaldunok gure hizkuntzan informatzeko eta idazteko aukera ematea izango da.
Oso ondo osatutako webgunea da. Sortzaileek albiste eta informazio garrantzitsuena txertatzen dute bertan. Horrez gain, erabiltzaileei artikuluak idazteko aukera ere ematen die baina lehenago beraiek irakurtzen dute segurtasuna eta errespetugabeko gauzak atera ez daitezen. Bideo barregarriak eta estekak ere ikusteko aukera dugu bertan.
Hitzaldia benetan interesgarria iruditu zitzaidan, webgune berri bat ezagutzeko aukera izan genuen eta bai Hasier eta baita Mikel ere oso jatorrak izan ziren gurekin. Besterik gabe, ZuZeu orrialdea kuskuseatzera gonbidatzen dizuet.
Lehengo astean Iban Aranzabalek emandako hitzaldi batean egoteko aukera izan genuen Hueziko ikasleek. Multimedia guneko zuzendaria da Goienan . Berak irakasle-eskola eta euskal filologia ikasi ditu baina hitzaldian Goienari buruz hitz egin zigun. Goiena osatuta nola dagoen azaldu zuen eta azpimarratu zuen tresnetan baino, edukietan jartzen dutela interesa. Aipatzekoa da euskaraz bakarrik egiten dutela lan. Izugarrizko garrantzia eman zion kazetaritza multimediari, eta ez dela etorkizuna baizik eta oraina dela esan zuen. Bere ustetan kazetari on batek ez du soilik idazten jakin behar, baita kamara bat erabiltzen irudiak interpretatzen eta teknologia berriarekin moldatzen. Hau da, geroz eta formakuntza hobeagoa izan emaitzak hobeagoak izango dira.
Oso hitzaldi interesgarria iruditu zitzaidan. Erraztasun handiarekin hitz egiten zuen eta esperientzia handiko pertsona dela nabaritzen zitzaion. Oso gustura egon nintzen bertan eta kontuan hartu beharreko hainbat aholku edo datu eman zituela iruditzen zait.
Oraingoan Google Docs-en bitartez egin beharreko presentazio batekin nator. Aste Santua baino astebe lehenago Punta Canan egon nintzen, eta bertan ateratako argazkiekin egitea erabaki dut.
Oso leku polita eta interesgarria iruditu zait, gainera jendea ere oso jatorra da eta kultura ezberdin bat ezagutzeko aukera izan dut.
Gustuko izango duzuelakoan hortxe duzue presentazioa.
Azken hilabetetan izugarrizko arrakasta izan du Tuentiak. Bada urtebete baino gehiago nire ingurukoak webgune honi buruz hitz egin zidatela, baina nik hasieran ez nion garrantzirik eman garai haietan ez baitzen oso ezaguna. Nik 2008ko irailaren 10ean egin nuen kontua, baina hala ere hasieran ez nuen gehiegi erabiltzen. Unibertsitatean hasi ondoren nire interesa handitzen joan zen eta gaur egun egunero ibiltzen naiz Tuentian.
Nire lagunak eta gertukoak bultzatu nindutelako sartu nintzen mundu honetan, gaur egun gure adineko oso jende gutxi baitago bertan kontua ez duena.
Normalean argazkiak igotzeko eta ikusteko erabiltzen dut. Horrez gain jendearekin hitz egiteko eta argazkiak komentatzeko ere oso webgune erosoa da. Bideo eta abestiak igotzeko ere balio du eta horrela ere abesti ezezagun asko ezagutu ditut.
Gehienetan , egunero sartzen naiz Tuentira, baina sartzen ez banaiz ez diot garrantzirik ematen, ez zait ezinbestekoa iruditzen. Baina oso gustuko sarea da eta guztiz entretenigarria iruditzen zait, gainera orain arte behintzat ez dut ezustekorik izan Tuentiarekin.
Ez nau inork molestatu gaur egun arte, bada ezagutzen ez duzun jendea zure Tuentian ibiltzen dena eta noizean behin hitz egiten dizuna baina oraingoz behintzat, inork ez nau ezer txarrik egin. Niretzat Tuentia inportantea baino gehiago entretenigarria da. Ez zait ezinbestekoa den zerbait iruditzen, eta orain webgune hau kenduko balute denbora pasatzeko beste modu bat bilatuko nuke. Sarean ibiltzeak nire kasuan behintzat ez du esan nahi etxean denbora gehiago egongo naizenik. Askotan Tuentia erabiltzen dugu lagunok gure artean geratzeko, baina betiko orduan eta betiko martxan ibiltzen gara. Nire lagunekin betiko harremana izaten jarraitzen dut eta espero dut Tuentik inor ez kaltetzea jendearekin erlazionatzeko garaian.
Laburbilduz, oso webgune egokia iruditzen zait erabilera ugari dituelako eta oraindik bertan kontu bat egin ez duenari egitea aholkatzen diot. Hementxe duzu nire Tuentirako lotura zuzena.
Kaixo! Hemen nabil berriro ere, klasean bidalitako lan bat egiten. Oraingo honetan Delicious-i buruz idaztea tokatu zaigu. Oso denbora gutxi noa orrialde hau edo zerbitzu hau erabiltzen, eta oraindik ez dut ondo menperatzen. Ikusi dudanez, zerbitzu honek gustuko dituzun web orrialdeak, artikuluak, etab.gordetzeko aukera ematen dizu. Duen erabilera oraindik ez dut oso argi, baina irakasleak erakutsi digunarekin, erabilgarria dela iruditzen zait. “Lagunak” izateko aukera ere ematen dizu, hau da, delicious programa duen norbait aukeratu dezakezu zure orrialdean azaltzeko eta bertara arazorik gabe iristeko. Etiketak ezartzeko aukera ere ematen dizu. Deliciousen botoiak edo tresnak ipinita, zure orrialde faboritoetara zuzenean joateko aukera ere badago. Laburbilduz, interneten harremanak mantentzeko eta orrialde batetik bestera eroso ibiltzeko eta besteekin trukatzeko zerbitzu egokia da.
Hala ere esan beharra daukat, ez zaidala batere erabil erraza iruditzen. Ziur nago denborarekin errazagoa izango dela bertan ibiltzea eta nabigatzea, baina oraingoz nahiko konplikatua iruditzen zait.
Bideo honetan Ken Zazpitaldearen abesti bat azaltzen da, Askatasun oihua izenekoa. Oso gustoko dudan taldea da hau eta bereziki abesti hau. Bideoan agertzen diren irudiak Euskal Herriko leku ezberdinak dira eta horrek, abestiarekin batera sentimendu gehiago ematen dio bideo honi.
Gaur egun zorionez edo zoritxarrez mundu osoko jendearekin komunikatzeko erraztasun handia dago. Teknologiak aurrera egin du azken urteetan eta nahiz eta gehienetan aurrerapen hori onerako izan, baditu bere alde txarrak ere. Oso erraza da argazkiak, mezuak, testuak, etab. Internet edo mugikorraren bidez bidaltzea eta horrek zenbait kasutan izugarrizko ondorioa ekar dezake.
Klasean, Euskal Herrian gertatutako kasu bat irakurri genuen. Neska baten mutil laguna kanpoan zegoen, Milanen, eta sexu faltan edota berarekin egoteko beharrarengatik orgasmo bat grabatu eta bidaltzea erabaki zuen. Neskak mugikorrean gorde zuen eta ondoren kalera atera zen. Zoritxarrez sakelako telefonoa galdu zuen eta herriko mutil batek aurkitu zuen. Mutil honek mugikorra poliziari entregatu beharrean, kuskuseatzen hasi zen eta orgasmoa ikusitakoan bere lagunekin konpartitu zuen. Bideo hori tamalez herri ezberdinetako jendearengana iritsi da bluetooth delakoari esker. Neskak taberna batean egiten zuen lan eta bertara gerturatzen ziren guztiek barre egiten zioten. Egoerari aurre egiten saiatu zen baina ez zen batere erraza izan eta salaketa bat jarri behar izan zuen. Hortik aurrera bideoa zabaltzen egon diren guztiei kontrolatzen ibili dira baina hala ere, neskak bere herritik alde egin behar izan du bere mutilarengana.
Istorio honek oso garbi erakusten digu gaur egun gure intimitatea munduan zehar zabaltzea oso erraza dela eta horregatik ondo gordetzea edo lehenbailehen borratzea gomendagarria da. Orain tuenti, facebook, eta horrelako programekin gure bizimodua edonork jakin dezake eta agian horrek denborarekin kalte egin diezaguke. Beraz nire aholkua da zenbait gauza guretzako bakarrik gordetzea eta ez publiko egitea. Zenbait kasutan oso aurrerapen handiak eta aproposak dira, baina hainbesteko aurrerapenek kalteak sor ditzakete gure ingurukoak humilatuz edo minduz, mutil honek egindakoaren kasuan bezala.