Firefox

neraba 1456151771104 neraba | 2009-03-06 15:54

FIREFOX
      Joxe Aranzabalen blogean, Faroa izenekoan, Firefox erabiltzearen arrazoiak azaltzen dituzten testigantzak irakurri ditut. Bertan azaltzen diren guztiak oso gustura daude nabigatzaile honekin eta ez dago dudarik ahal badute behintzat hori erabiltzen jarraituko dutela.

      Gehienek bat egiten dute Firefoxen ezaugarri positiboekin. Horien artean nabarmenetako bat duen segurtasun maila da. Arazo bat sortzen denean, oso egun gutxira automatikoki nabigatzaileak eguneraketa deskargatzeko proposatzen dizu. Horrez gain, nabigatzeko darabilen abiadura azkarra da eta leiho berdinean pestaina ezberdinak irekitzeko aukera ematen du. Diseinua ere aldakorra du eta horrek nabigatzaile interesgarriagoa bilakatzen du. Testigantzetan ere asko nabarmentzen den ezaugarria software librea izatea da. Internet Explorer plataforma bakarreko softwarea da, Firefox aldiz librea da eta horrek, Windowsen erabiltzeaz gain, Mac eta Linuxean erabiltzeko aukera ematen du. Aipatu beharra dago ere, Firefox euskaraz erabiltzeko aukera dagoela eta Euskalbarra jartzeko eta Xuxen edukitzeko aukera  ere ematen duela.

      Ezaugarri negatiborik ez dute aipatu testigantzakoek eta beraiek ere Firefoxekin batera ikasten eta hobetzen joan nahi dutela diote.
      Nik orain arte ez dut Firefox erabili, baina ziur nago testigantzak irakurri ostean eta klasean ikusitakoarekin hemendik aurrera Firefoxen erabilera ohitura bilakatuko dela.


Utzi iruzkina: