Duelatxo ohartu nintzen arruntasuna denik eta bertuterik handiena dela, eta ordutik baieztatu besterik ez dut egin. Ez dakit nerabe gaitza ote zen, baina garai batean ohiturengatik, pentsamoldeagatik, dena delakoagatik "berezi" zenak izugarri erakartzen ninduen -edo erakarri behar ninduela uste nuen-. Ezin nuen ulertu, horrenbestez, amak estimu handitan zuen jendea "oso normala" gisa deskribatzen zuenean. Orain lasaitua hartzen dut norbaiti buruz galdetu eta "oso normala" erantzuten didatenean. Ikusten eta entzuten direnak aintzat hartuta, arruntasuna "berezi" bihurtzen ari den honetan, deskribapen horixe da neuri buruz entzun nahiko nukeena. Estimu handitan naukatelako seinale.
2006/05/30 22:15:39.401 GMT+2
Arrunta izatearen bertuteaz
Nork: neretto.2006/05/30 22:15:39.401 GMT+2
Etiketak:
gazi-gozoak
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Politena, izokina izatea da, korrontearen aurka borrokan beti!
Nork: Sugoi.2007/06/26 22:32:07.591 GMT+2
http://www.blogak.com/amets
Nork: neretto.2007/06/27 11:47:18.115 GMT+2
Aspaldian ez nintzen zure blogean sartu eta arrunta edo normala ez naizela (zure definizioaren arabera) ohartu naiz, ez bainago traturako erraza eta sarritan ez nautela erraz ulertzen iruditzen baitzait... agian ez da hala, baina...
marrubi basati bat izan nahi nuke
marrubizko muxuak emateko
maitasunezko irribarreek ez dute mugarik
eta malkoen iturriak irekirik darrai...
Nork: ainara.2008/01/09 11:05:43.909 GMT+1
www.blogak.com/gorgoinetan