Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/01/28 23:34:36.479 GMT+1

Bigarren mailakoak

Irabazi egin dugu, bai. Kafea termoan hartu dugu.

Bigarren mailako bi talde ikusi ditugu. 35000 ikusle, eta irabazi egin dugu, bat eta bapez.

Termoko kafea garraztasun gabekoa da. Eta kuadrilan termoa Sanmamesera eramaten duenak azukrea botatzen dio. Akabo, okerrago.

Kolonbiako Caldaseko kafe garratza eta zaporetsuak dena galtzen du azukrea botatakoan. Batez ere bi ordutan termoan eduki eta txepel samarra edanez gero. Lehen mailako Athletic - Getafe bat bezala.

Kafearen ordez, Caldaseko ron beltza edan dugu osta-osta irabazitako partida ospatzeko.

Hurrengo egunean, patxadaz kafea artu ondoren ikusi dugu Alaves eta Erreala tabernan, gol gehiago baina joko gutxi. Agur Amorrortu.

Argazkia: EFE

Nork: neskafe.2006/01/28 23:34:36.479 GMT+1
Etiketak: athletic bilbo futbol caldas | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru