Oso zaila da hitz egin gabe egotea, are gehiago ez denean norberaren erabakiaren ondorioa, betebeharra baizik. Hori da nire kasua. Bi nodulu ditut eztarrian, askotan galtzen dut ahotsa eta logopedak esan dit lau egun egoteko txintik ere esan gabe. Tratamendua hasi baino lehenago, beharrezkoa da eztarriak atseden hartzea eta uste dut esperientzia positiboa izango dela. Eztarria ez dut askotan pausatzen, asko gustatzen baitzait berba egitea! Hirugarren eguna da gaurkoa eta esperientzia kuriosoa izaten ari da. Koadernotxo bat da orain nire komunikazio tresna, eta eskuekin egiten ditudan keinu kuriosoekin batera, ondo moldatzen naiz! Datorren astetik aurrera ikasiko dut behar den bezala hitz egiten, ondo arnasten eta esfortzurik ez egiten. Mutuentzat zaila izan behar da bizitza normala egitea.
2008/04/30 10:16:07.336 GMT+2
Lau egunez mutu
Nork: mari-domingi.2008/04/30 10:16:07.336 GMT+2
Etiketak:
noduluak
logopeda
eztarria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat