Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/07 22:51:49.880 GMT+1

Se acabó lo bueno



     Bitxia benetan, bidioa. Ingeleraz ulertzen ez duzuenontzat, edo arreta jartzeko gogorik ez duzuenontzat, mikrofonoarekin dagoen ilehoria parke batera joan eta emakumeak zona cero-an ostikoak ematera gonbidatzen ditu. 

     Bideoaren zergatia, begibistakoa. Uste dut gaur, urtarrilaren 7an, gehienok jaso ditugula ostiko metaforikoak. Vuelta a la realidad.

Nork: apika.2009/01/07 22:51:49.880 GMT+1
Etiketak: bideoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/01/05 12:17:38.198 GMT+1

Iñaki de Mujika

     Atzo, azterketak gertu ditugunean gustoko dudan ohitura bat berreskuratu nuen: Errealaren partidua irratiz entzutea ariketak egiten ditudan bitartean. Zein irratitan? Herri Irratian.

     Etxean, Errealaren norgehiagoka telebistan botatzen dutenean, hotsarik gabe ipini eta irratiaz entzuteko ohitura daukagu. Behin, aitak Herri Irratia ipin nezala esan zidan, komentarista fenomeno hutsa duk aipatu ondoren. Nik, gazte gehienok bezala, aitari kaso gehiegirik egin ez eta ez nuen pentsatu horrenbesterakoa izango zenik; huts galanta. 

     Narratzaileak Iñaki de Mujika izena du, eta, partiduari arreta gutxi jarri arren, beste edozertaz hitz egitea gustatzen zaion horietakoa da: aurrean duen zaleaz, hartzen ari den kafearen tenperaturaz, Carlos Martinezen ileaz... A zer nolako pertsonaia! esaldia etortzen zaizu behin eta berriz burura partidan zehar. Herri Irratiko Andres Montes dela esan genezake (Andresek molatzen zuen garaiean behintzat, hau da, NBAko partidan narratzen zituenean).

     Esaldi mitiko asko dauzka; nire top 3-a ipiniko dizuet:

     1. Linier! A ópticas Zinkunegi! Bere magia erabilita publizitatea eta partidaren gorabeherak batuz.

     2. Vaya popa que tiene ese jugador! Jokalariren baten ipurdiaren tamainari erreferentzia eginez, esate baterako, Pierinirenari atzo edo German Herrerarenari (munduko jokalaririk zikin eta txarrena) bere lehen partidan.

     3. Todos los años decimos que no se puede hacer más el ridículo...hasta el año siguiente. Errealaren Errege Kopako partiduen ondoren.

     Besterik gabe, Iñaki de Mujika, genio y figura hasta la sepultura.

     P.D.: Aitortu beharra dago Errealak kanpoan jolasten duenean faltan botatzen dela bere inguruan beste norbait iruzkinekin laguntzeko; etxeko partidetan giroa hobea izaten da.

     P.D.2: Ez dut atzoko Errealaren partiduari buruz hitz egin nahi.

Nork: apika.2009/01/05 12:17:38.198 GMT+1
Etiketak: iñaki_de_mujika pertsonaiak herri_irratia irratia burutapenak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2009/01/03 17:22:20.507 GMT+1

Robot Emilio

     Errege eguna gertu dugu. Atzo arratsaldean etxekoentzako opariak erosten izan nintzen eta txikia nintzenetik  nahi izan dudan opariaz oroitu nintzen: robot Emilio.



 
    Uste dut denok nahi izan dugula noizbait jostailu hau. Gure garaiarako aurreratua zen, super-jostailu bat. Urtero eskatzen nion Gasparri (bai, Baltasarri opariak eskatzen ez zizkion %2 horretako naiz), baina, amak zioenez, zakuan ahazten zuen.

    
Txollo bat zen. Hura erosten gastatutako diruak pena merezi zuen, egunero zumo fresko eta irribarre zoragarri batekin esnatzen baitzintuen. Bere arazo propioak izan zitzakeen, baina beti  egongo zen zure ondoan. Gure belaunaldiko ikono bat izan zela esan genezake.



(Emilioren lehengusu afrikarra, Engongo)

    
Nola okurritu zitzaien bere sortzaileei horren izen perfektua? Zientziaren esku hotzetatik zetorrela ahaztarazten zintuen izena, izen maitagarria. Gaur egungo publizista afizionatuek robokid edo robofriend bezalako xarmarik gabeko izenak jarriko zizkioten. Dirudienez, Italian ere saltzen zen, bertan Emiglio izenarekin. Hala ere, izen horrek bazuen alde txarra: Emilio izena zuten umeek bazuten dagoeneko ezizena ikastolan.

     Zertarako zakurra? Emiliok askoz gauza gehiago egiten daki, eta nahi ez baduzu ez duzu kaka egitera atera beharrik. Dena dela, ateraz gero, ziurrenik bere ligatzeko teknikei esker neska guztiak erakarriko zenituen. Egunen batean neure etxebizitza badut Emilio bat erosi eta kubatak egiten erakutsiko diot. A zer nolako parrandak botako ditugun!



     Besterik gabe, Gasparren zakuan geratu zen laguna, robot Emilio.

Nork: apika.2009/01/03 17:22:20.507 GMT+1
Etiketak: errege_eguna robot_emilio errobota burutapenak oparia emilio robota | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/01/01 22:54:18.972 GMT+1

2009ko lehena

     Eta 2008 joan egin zaigu. Ziurrenik, gaur berritu diren blogen %99a urte amaieraren eta berriaren hasieraren inguruan izan dira; ia derrigorturik gaude gai honi buruz idaztea.

     Askok lehengo urteko gertakizun aipagarrienak komentatuko dituzte: krisia, Obama booma, Barajaseko tragedia, Kosovoren independentziaren lorpena, Amstetten-go munstroa (alaba 24 urtez bahituta izan zuena), Chikilicuatreren showa... 

     Bart gaueko parrandaren iruzkinik egingo da; baita kontraesanik handiena duen urteko egunaren ingurukorik, hots, urteko bazkari zoragarriena eta ajerik handiena batzen dituen eguna, urtarrilaren 1a.

     2009an (urtero bezala), ohitura onen bat bereganatzen saiatuko direla aipatuko dutenak ere egongo dira: gimnasioan izena eman eta egunero joango naiz eta erretzez utziko dut motakoak. 

     Asmo on hauei blogean kritika errazak egingo dietenak ugari izango dira. Seguraski eurek ere porrot egingo zuten aurreko urte berriren baten sarreran eginiko saialdiren batekin. Hala ere, ziur nago ez zutela euren porrotari buruz ezer idatzi: errazagoa da besteak kritikatzea bakoitzaren porrota onartzea baino.

     Neronek ere gai hauetako bat garatzea nuen pentsatuta, baina, pixkanaka, ajeak menderatu egin nau. 

     Besterik gabe, Urte Berri On! 



P.D. Olentzerok gorria zuena begia zen, ez sudurra, ezta?

Nork: apika.2009/01/01 22:54:18.972 GMT+1
Etiketak: jendea 2008 2009 urte_berri_on burutapenak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/12/30 14:12:07.545 GMT+1

Salgai!

Letonia se pone en venta

MOSCÚ (EFE).— Un habitante de Letonia, el país que vive la mayor recesión de la Unión Europea, publicó en internet una carta abierta al magnate ruso Román Abramóvich, que ya ha recibido el apoyo de 400 firmas, en la que le propone comprar ese Estado báltico.

El autor de la carta explica que Letonia “está en quiebra” y que los 7,500 millones de euros (10,500 millones de dólares) que espera recibir del FMI, el BERD, la UE y los países nórdicos y de Europa del Este “desaparecerán en los bolsillos de los funcionarios” o se gastarán en costosos proyectos, y “el nivel de vida de la población caerá al suelo”.

“Le pido que estudie la posibilidad de comprar Letonia, cuyas ventajas son unos habitantes muy trabajadores y benévolos, un territorio muy ecológico y mucho sitio para fondear su yate”, en la costa del Mar Báltico, puntualiza la carta.

Sin embargo, el magnate ruso, afectado por la crisis financiera, estudia la posibilidad de vender el club de fútbol Chelsea londinense o bien su lujoso yate “Pelorus”, dice la prensa rusa.


 

     Lehen pausoa besterik ez da hau.

     Zer ez dago salgai gaur egun? Zaila da galdera honi erantzuna ematea. Hau ona da? Txarra? Gauzak ez dira zuriak edo beltzak, egoera bakoitza aztertu beharra dago, baita ondorioak baloratu ere.

     Denbora kontua da multinazional handiek herriak erostea. Laster Vodafone herrialdean biziko gara, oporretara Coca-cola paradisu tropikalera joango gara eta munduaren norabidea Emirates estatuak aukeratuko du.

      Busque, compare, y si encuentra algo mejor, comprelo.

Nork: apika.2008/12/30 14:12:07.545 GMT+1
Etiketak: letonia_salgai letonia abramovich | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/26 15:29:05.104 GMT+1

Lau pareta "isilak"

     Azkenaldian, entregatu beharreko txostenak eta azterketak direla eta, agobiatu xamar nabilela onartu behar dut. Etxean lanean hasten naizen bakoitzean ikusten duzue non bukatzen dudan, beraz, gaur arratsaldean Tolosako Aranburu liburutegira joango naiz.

     Lau pareta isil horietara sartzean betikoak daude esaldia bururatzen zait. Ondoren, neu ere "betiko" bihurtu al naiz? galdetzen diot neure buruari. Agian bai. Orain dela 7 hilabete hasi nintzen bertara joaten, eta azterketa garaitik at ederki egoten dela esan beharra dago; hortxe gakoa, azterketa garaitik at. Denboraldi gogor honetan liburutegia jendez lepo egoten da, bertako pertsonak hiru taldetan sailka ditzakegularik:

     1. Ikastera goazenak. Hainbat arrazoi direla eta bertara ikastera goazenak. Lan handia dugu eta, atsendetxoren bat hartuko dugun arren (batzuetan behar baino handiagoa), denbora aprobetxatuko dugu.
     
     2. Ikasle partzialak. Lagunak liburutegira joaten zaizkie, eta euren buruarekin gaizki ez sentitzeko beaiek ere bertara joaten dira. Denboraren %90a Igarondo kafetegian pasako dute, baina lasaiago geratuko dira. Orduerdiz, eta beste norabaitera joan aurretik liburutegia bisitatzen dutenak ere hor daude, denbora tarte txikiak aprobetxatu nahi dituztenak. Ez dut ezer horrelako jendearen aurka; denak izan gara noizbait talde honetakoak; egunen batean...edo behar baino gehiagotan. Edonola ere, ez dute liburutegiko espazio fisikorik okupatzen; besteok oxigeno gehiago dugu (askotan haren falta somatzen da).

     3. "Rayanteak". Talde hau Batxilegoko jendeak betetzen du ia erabat. Ez dute gauza handirik ikasteko, beraz, liburutegira joan eta gora eta behera ibiltzen dira euren laguntxo guztiei kaso eginez. Zer uste duzu, Cibeles pasarelan zaudela? galdetzeko gogoa ematen du. Hemen ere, liburutegian ligatu egiten dela uste dutenak sar ditzakegu. Hollywood eta Disney-eko filmek sortutako arazoa da jende mota hau. Pelikuletan hauetan protagonistak (gixajo batzuk gehienetan) liburutegian egoten dira egun osoa eta euren sensibilitate eta zintzotasuna dela eta, pelikulako neska guapa beraietaz maitemintzen da, Football amerikarreko taldeko izarra alde batera utziz. Gazte, hori fikzioa da! Benetan ligatu nahi baduzu zoaz taberna edo jairen batera! Esan beharra dago leku batzuetan arazo hau zabalduagoa dagoela, Donostian esaterako, non Koldo Mitxelena liburutegian ilara luzeak egoten baitira goizetan udaran (!!!) bertara sartzeko.

     Besterik gabe, liburutegira noa. Ea lana aurreratzen dudan eta denbora aprobetxatzen dudan.

Nork: apika.2008/12/26 15:29:05.104 GMT+1
Etiketak: aranburu_liburutegia burutapenak liburutegia jendea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/24 15:11:07.549 GMT+1

Ezjakintasuna intentzio txarrekoa denean

     Atzo arratsaldean biokimikako txostenerako informazio bila nenbilela, eta ez galdetu nola, La Razón egunkariaren webgunean bukatu nuen. Bertan, hementxe jarriko dizuedan artikulua aurkitu nuen (egin klik).

     Luzea da; alfer xamarra bazabiltz hementxe dauzkazu irakur daitezkeen hainbat perla:

       - La mayor parte de las personas que integran la enseñanza vasca son afines a las ideas nacionalistas.

       - Es habitual que en las fiestas de las ikastolas prolifere simbología, por ejemplo en apoyo a los presos de ETA.

       - La izquierda abertzale tomaba posiciones en la red de ikastolas.

    
Uste dut ez dela beharrezkoa ezer komentatzea.

Nork: apika.2008/12/24 15:11:07.549 GMT+1
Etiketak: la_razon ezjakintasuna lotsagarria | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/12/21 22:11:42.577 GMT+1

Erreala galtzaile

     Azkenaldian dexente idazten dut futbolari buruz, agian gehiegi. Pena da, baina idazten dudan bakoitzean kirol honen inguruko gai itsusiren bat komentatzeko da; hobe gutxiago idazteko aukera banu.

     Atzo, Anoetako belodromoan, logikak itsukeriaren aurka galdu zuen, arrazoiak boterearen aurka eta ilusioak manipulazio eta diruaren aurka. Atzo, Erreala inoizko egoerarik gordinenera eraman zuen pertsonak (Miguel Fuentes jaunak) presidente berria hautatu zuen talde txuri-urdinarentzat. Bai, hautatu diot, prensan agertu zen bezala bere inguruak Errealaren akzioen %35a kontrolatzen baitu.



     Atzo, batzarra baino bi egun lehenago sortutako hautagai talde bat irten zen garaile belodromotik. Korrika eta presaka sortutako talde bat. Bere egitarauan kirol eta ekonomia irtenbiderik edo proposamenik ez duen talde bat (hemen duzue egitaraua, ez du ezer zehatza jartzen). Bere burua "Errealaren Lagunak" izendatzen duen talde bat, kideen artean inoizko Errealaren historiako zulorik sakonena zulatzen lagundu zuten pertsonak izan arren. 

     Atzo argi geratu zen gehiago balio duela pertsona baten botere ekonomikoak milaka pertsonen ilusio eta nahiak baino. Argi geratu zen kontseilu berri honek dimisioa aurkeztu beharko zuela gaur bertan Errealaz zertxobait arduratuko balitz, jendeak ez baititu indarrean nahi; egoismoak ez ditzala itsutu. Argi geratu zen jendeak Badiola nahi zuela, edo behintzat ez zuela Errealaren Lagunak nahi.  



     Atzo Diario Vascok Errealaren presidentziarako hautaketan irabazi egin zuen, baita egunkari bezala galdu ere. Botere mediatikoa erabiliz zaleak Badiolaren aurka jartzen saiatu zen, baina ez zuen lortu; herriaren begiek ederki egiten dute lan, ez dituzte Tito Irazustaren betaurreko deformanterik nahi.

     Badiolari buruz zera deritzot: arazoa ahoaren tamainan duela. Hala ere, presidente ona iruditzen zait, Errealarentzat egokia. Egindako lan ona eskertu besterik ezin dut egin hemendik. Berak ere irabazi egin zuen atzo; milaka zaleen hatsa sentitu zuen bere izena ahoskatzen. Gorabeherak izan ditu, bai, baina herria berarekin zegoen. Galtzaile bakarra Erreala izan zen. 

     Neure buruari ezetz esaten diot, baina askotan datorkit hobe Erreala desagertuko balitz esaldia burura. Gehiegi maite dut horrela ikusteko. Aiztoa bizkarrean sartua du, eta Fuentesen ingurua ez da gai sendatzeko; gainera, ez die besteei sendatzen uzten. Azkenean odolustu egingo da.

Nork: apika.2008/12/21 22:11:42.577 GMT+1
Etiketak: burutapenak badiola aperribay erreala fuentes futbola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/18 21:27:01.756 GMT+1

Ez Euskadi, ezta Euskal Herria ere

Finalmente, no se jugará el Euskadi - Irán

Después de que los jugadores vascos se negaran a disputar el partido amistoso ante Irán bajo el nombre de Euskadi y no Euskal Herria, la federación de fútbol del País Vasco ha confirmado que el choque programado para el día 23 de diciembre no se disputará. Pese a la reunión mantenida entre los futbolistas y miembros del organismo para desbloquear la situación, no se llegó a un acuerdo y no se jugará el típico partido navideño tras quince temporadas disputándose de forma consecutiva.

Está previsto que este jueves, tanto deportistas como Federación den a conocer sendos comunicados en el que expliquen sus  posturas respecto a la suspensión del partido entre vascos e iraníes.



     Aldez aurretik zera esan beharra daukat: federazio-jokalari hika-mika honetan jokalarien aldekoa naiz, politika kontuetan sartu gabe, koherentziagatik bakarrik bada ere. Selekzioak ezin du Euskadi izena izan, Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren jokalariak aritzen baitira kamiseta orlegia defendatzen. Nire ustez aproposagoa da Euskal Herria izena, zazpi herrialdeei erreferentzia eginez. Eskoziar batek ezin du Ingalaterrako selekzioan jolastu, nazio bien estatua Britania Handia izan arren.

     Hau argituta, benetan lotsagarria iruditzen zait alderdi biek hartutako jarrera. Hasteko, egoera hau diskrezio handiagoz eraman behar zen. Federazioak, neure aburuz, izen aldaketa ofiziala egin aurretik, jokalariak jakinaren gainean jarri behar zituen, eurak baitira izena defendatu beharko dutenak. 

     Jarraitzeko, jokalariek ere ez zuten behar bezala  jokatu. Ziurrenik, aldarrikapena isilean eta federazioarekin zuzenean egin izan balute, euren eskaerak entzunak izango ziren. Prentsaurreko batetan sekulako irain eta mehatxuak botatzea ez da bidea horrelako helburu bat lortzeko. Jokalariek zarata egin nahi zuten. Baita lortu ere.



     Azkenean galtzaileak ez dira jokalariak izan, ezta Euskal Federakundea; ez dago galtzaile profesionalik. Galtzaileak gu gara, jarraitzaileak, betikoak. San Mamesera joango ez garenak. Telebistaz jarraituko ez dugunak. Partidari jaramonik egin ez eta hurrengo egunean emaitza egunkarian ikusiko dugunak. Euren soldatak ordaintzen ditugunak. 

     Kamiseta berde, arroxa edo marroiaz. Euskadi, Euskal Herria edo Nafarroako Erresuma izenpean. Nik neure selekzioa ikusi nahi nuen.

Nork: apika.2008/12/18 21:27:01.756 GMT+1
Etiketak: selekzioa polemika euskal_selekzioa futbola | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/12/16 22:05:03.456 GMT+1

Ametsa amaitu da

     Ametsa amaitu da. Gaur, Gipuzkoako semifinaletan zorteak ihes egin eta Espainiako Kukuxumusu mus txapelketatik at geratu gara. Zorte txarra izan dugu, partidako une erabakihorretan ez dugu karta onik ikusi eta ezin izan dugu ezer egin. Dena den, ederki pasa dugu. Muxutruk apuntatu ginen, nahi bezain beste patxaran edan dugu (hau ere debalde) eta tabernako txapeldunak izan gara, hainbat opari eskuratuz.

     Datorren urtean izan beharko du. Pena ematen digu geure jarraitzaile guztiei huts egin izanak; asko izan dira jaso ditugun animo gutun eta e-mailak. Partida bertan ari ginela ere fan batek segurtasun neurrietatik ihes egin eta zeuen seme bat nahi dut esaldia behin eta berriz errepikatuz bularretakoa jaurti du mahai gainera, karta guztiak nahasiz. Esan beharra dago bai Mikelek eta baita neronek ere horrelako jarrerak gaitzesten ditugula.


(Aluarako Mikelen ezizena da)

     Tontakeriak alde batera utzita, musean jolasten dakizuen guztioi datorren urtean izen eman dezazuen gomendatzen dizuet, eta ez dakizuenoi... ikas dezazuen.

     Besterik gabe, agur bero bat!

Nork: apika.2008/12/16 22:05:03.456 GMT+1
Etiketak: musa kukuxumusu_txapelketa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)