Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/12/12 23:30:34.292 GMT+1

Euskaldun guztion aberria

     Hau da Iban Zalduaren azken nobelaren izenburua. Astelehenean, Durangoko azokan nengoela, zein liburu erosi erabaki ezinik, neskak eros nezan gomendatu zidan, idazle ona baitzen, ironia zorrotzaz idazteko gai.

     Hasi eta 2 ordu t'erdi ondoren aho bete hortz nengoen, liburuaren azken orriarekin eskutartean. 

     Liburuko protagonista inguruko giro politikoarekin aspertuta dagoen Joseba Anabitarte unibertsitateko irakaslea da, eskizofrenia batean bizi dena. Gauzak horrela, Alaskako unibertsitate batetik Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko eskaintza jaso, eta aukera aprobetxatzen du bere ingurutik ihes egin eta atzerrian Euskal Herriari buruzko historia fantastiko propio bat asmatzeko, horretarako bertakoek gure herriari buruz duten ezjakintasuna baliatuz.

     Gazia da, sarkasmoz betea, lehen hitzetik harrapatzen zaituena, pindartsua
, (...) irakurri ostean min eragiten duena. Benetan gomendagarria. Irakurtzeaz bukatutakoan irakurri duen beste norbaitekin komentatzeko beharra sortzen duena.

     Agur bero bat.

Nork: apika.2008/12/12 23:30:34.292 GMT+1
Etiketak: iban_zaldua literatura euskaldun_guztion_aberria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...zeko historialari honen idazkeraz gozatzeagatik.     Durangoko azokan, neskak gomendatuta irakurri nuen bere azken obra, Euskaldun guztion aberria, baita blogean komentatu ere. Asko gust...

Erreferentzia: Itzalak - Nire bazterra 2009/01/13 23:13:21.169 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru