Segurtasun indarra, orden publikoa mantentzeko eta hiritarren segurtasuna mantentzeko lan egiten duena; hori da polizia hitza hiztegian bilatzerakoan jartzen duena. Baina errealitatea bestelakoa da, eurek ere ez baitute legea errespetatzen; izan ere, kartzelan egiten dutena; jendea jotzea eta tortura egitea alegia, hori babestea al da?Zergatik torturei buruz hitz egiterakoan egindako guztia ezestatzen dute eta inoiz ez da argira ateratzen?
Orain dela bi urte ETAko preso bat hil zen kartzelan zegoela. Espezialariek diotenez, presoa (Igor) ez zuen bere buruaz beste egin; poliziak hil egin zuen. Nik ezin dut egia dela segurtasunez baieztatu, baina kasu horietan gertaera beti estaliko da eta seguruenik ez da inoiz egia jakingo.
Bestetik, polizien torturekin lotuta, gure klasekidea den Iosu, joan den ostiralean atxilotu zuten; egun iluna izan zen hura. Askatasuna zalatu duenez, Iosu eta gainerako atxilotuek torturak jasan dituzte polizien partetik. adb:buruan kolpeak jaso dituzte eta biluzik egotera behartuak izan dira. Astakeria bat da pertsona bati horrela tratatzea. Beraz, testu hau irakurtzea eta hausnartzea nahi nuke. Baita ere Iosuri animoak emateko aprobetzatzen dut: ANIMO IOSU!! EUTSI GOGOR!!
Zer ari da naturarekin gertatzen? galdera hori maiz egiten diot neure buruari eta erantzuna aurkitzeko ingurura begiratzea besterik ez daukat; izan ere, gizakiok inguruarekin bukatzen ari gara, natura hiltzen ari gara; eta ondorioz, pixkanaka pixkanaka gure buruaz beste egiten ari gara. Nahiz eta hondamendi ekologikoen zergatiak zehatz azaltzea erraza ez izan, gero eta gehiago daude, eta tristeena da guztiak gizakiaren inguruan daudela.
Hasteko aipatu behar dugu gizakiaren berekoikeria; gizarteak soilik bere xedeetan pentsatzen du, eta horiek egiteko edozer gauza egiteko gai da, ingurugiroa zapaltzea bada ere. Gizakiok ez dugu naturaren garrantziaz ohartu nahi. askoz errazagoa baita ezertaz ez arduratzea. Horren ondorioz, aldaketa ugari daude naturaren arlo guztietan: klima aldaketak, kutsaduraren handitzea, ozeanoen desagerpena, beste askoren artean. Sintesi gisa, naturaren erahilketa dela esan dezakegu.
Horrek, ondorio txarrak besterik ez dakarz gizakiarentzat; naturaren erahilketarekin batera gizakia pobretuz doa: natura da gizakiaren aberastasunaren sortzailea; beraz, natura desagertuz gero gizakiak asko galduko du. Etorkizunean, dena makinaz josita egongo da, eta naturaren arrastorik ez da geratuko.
Amaitzeko, espero dut, oraindik ere itxaropen izpi bat badago, natura salbatzea. Naturari esker bizi garela konturatu behar gara; eta gladera hau egin geure buruari: naturarik barik zer egin dezakegu? Nik uste dut natura hiltzen bada, gu ere hil egingo garela. Gure esku dago bizirik jarraitzea.
Munduan badaude herrialdeak giza eskubiderik ez dutenak; horren ondorioz, zoritxarrez istorio ikusgarriak eta sinestezinak gertatzen dira. Hauxe estatu arabiarrean gertatu da: Yemenen, Arabiako beste hainbat estatutan bezalaxe, nerabeek helduekin ezkontzeko "tradizioa" mantentzen dute; eztabaidagarria den tradizioa zelantzarik barik; baina onartezina erabat heldua nerabezarora heldu ez den 8 urteko neskato batekin ezkontzera behartuta dagoenean.
Nayud Mohamed Naser 8 urte ditu, eta 30 urteko gizon batekin ezkontzera behartuta izan da; bi hilabetez bere ondoan bizitzera behartuta egon da; hala ere, neskatoak senarraren partetik jasotzen zuen tratu txarretatik ihes egitea lortu zuen eta tribunalera abiatu zen; zorionez, epaitegi batek justizia egin du eta izendaezina zen elkartze hori desegin egin du; edonola ere, neskatoaren familiak 158 euro ( herrialde horietan izugarrizko dirutsa dena) ordaindu behar dizkio senarrari gaitz kalte eta moralari kalte egiteagatik.
Nire ustez, kasu hori guztiz surrealista da; ez sinisteko modukoa; zoritxarrez errealitatea da eta ez da kasu bakarra ezta gutxiago ere. Yemenen eta Saudi Arabiako herrialde askotan, umeak diren bi neskatotatik bat heldu batekin ezkontzera behartuta baitago.
XX.mendean gaude eta gezurra dirudi munduan horrelako gauzak gertatzea; nire buruari egiten dizkiodan galderak honakoak dira: zoratuta al daude? ez al dute bihotzik?. Ez dakit zer egin dezakegu astakeria horiekin bukatzeko; nire partetik behintzat jendeak irakurtzea eta ondoren hausnarketa egitea gura nuke.
San Migelen geratu nintzen Aste Santuko oporretan, Eitbn ostiral, asteburu eta astelehen goizean praktikak izan nituelako; hala ere, ondo pasa nuen; etxean geratu arren, lagunekin atera , mendira joan eta hainbat gauza egin nituen libre izandako egunetan.
Oporretako lehenengo astean, asteburuan goizean Eitbn egon nintzen; gaua lagunekin irteteko aprobetxatu nuen; hala ere ezin izan nuen juerga handiegirik bota, astelehenean goizeko 10etan berriz ere praktikak nituelako. Astean zehar, goizeetan, mendira joan, erosketak egin edota igerilekura joateko aprobetxatzen nuen; arrastiak berriz, klaseko lanak egiteko aprobetxatu nituen. Bariku Santuan, jai eman zidaten Eitbn; beraz, egun horretan, Laredora eguna igarotzera joan nintzen; hala ere, gauean berriz ere San Miguelen nintzen asteburuan Eitbra joan behar nintzelako.
Pazko asteko astelehenean baita ere, jai eman zidaten, baina egun horretan etxean geratu nintzen klaseko lanak egiteko; gainerako egunetan, aste santuko egunen antzerakoak izan ziren; goizak mendira joateko edo igerilekura joateko aprobetxatu nituen; arrastiak berriz, lan egiteko. Oporretako azken asteburuan, lagunekin irten nintzen; baina aurreko asteburuan bezalaxe, juerga handiegirik ez, astelehenean goizeko 10etan Eitbn egon behar izan nintzelako.
Lehenengo aldia izan zen Aste Santuko oporrak San Migelen igarotzen nituela; beraz, esperientzia berria izan zen; eta, nahiz eta etxean geratu ondo pasatu nuela aitortu behar dut.
Heldua. Heldutasuna adierazten duen hitza da, ezta? ez dut uste; horregatik, kontrakoa defendatuko dut testu honetan.
Helduak baldin badira, zergatik hiltzen dute? Helduak baldin badira, zergatik bortxatzen dute? Umeak ez badira, zergatik deusestatzen dituzte herrialdeak petroleoaren bila? Jadanik handi xamarrak badira egiten dutena jakiteko, zergatik kutsatzen dute bizi diren planeta?
Adibide gisa, ipar-amerikako Estatu Batuen lehendakariak esandakoa jarriko dut: George W.Bushek, Jainkoarekin goizero hitz egiten duela esaten du; eta honek ( Jainkoak) bakea lortzeko Irak inbaditu behar zuela esan ziola aitortu zuen; sinesgarria al da hau? jendeak Bushi sinesten badio, zergatik ez umeei? hau da; ume batek ilusio handiz ametsezko lagun batekin hitz egin duela esaten duenean, helduek ez diote kasurik egiten eta ez diote sinisten. Bere ilusioa zapuzten dute. Umeei ez eta Bushi bai? logikoa al da hori? Bidezkoa al da hori?
Heldutasuna adierazten dute gauza horiek guztiak? egia da helduek umeak hezitzeko ardura dutela; baina nola heziko dituzte gauzak aldrebes egiten dituzten horiek?
Nik ez ditut galdera hauen erantzuna. Ziur nago inork ezingo didala erantzun. Ez dut esaten hori guztia iraintseko asmoz; inola ere ez. Bakarrik galdera hauek irakurtzea eta hausnartzea nahi nuke.
Orain dela gutxi legalizatu da homosexualen arteko ezkontza. Zein izango da hurrengo pausua? Umeak adoptatzearen eskubidea.
Hasteko, nire ustez homosexualak gai dira adoptatzeko, bikote heterosexual bat bezela maitatuko baitute umea, ez dute zergatik gaizki tratatu behar; izan ere, hobeto da ume bat homosexualekin bizitzea eta ez bakarrik, gurasorik gabe.
Gainera askotan esaten da, pertsona guztiak eskubide berdinak izan behar ditugula, orduan, "lege" hau legalizatzen baldin bada, gero eta gehiago ariko ginen egiaztatzen ideia hori. Hau da, ume bat adoptatzeko ez da beharrezkoa aita eta ama bat; are gehiago, adopzioa umeak ezin izan dituzten pertsonei egina dago, eta dakigunez, homosexualak ezin dituzte umeak izan, eta izateko oportunitate bakarra adopzioa izango litzateke.
Era berean, bikote heterosexual bat ezkontzen bada, umeak izan nahiko dute, familia bat osatzeko eta gauza bera gertatzen da homosexualekin. Estatistiken arabera, ikusten da nola Espainiako bikote homosexualen %86 umeak izan nahi dituztela. Gauza horiek guztiak kontuan izanda, ez du merezi homosexualen adoptatzeko eskubidea onartzea, ez al gaude gizarte moderno baten barnean?
Gaur egun etorkinei errespetua sor diegu, nire ustez. Jendeak etorkinei gaizki begiratzen die.Baina zergatik? Beraiek ez dute ezer txarrik egin, bakarrik bizi ziren tokitik alde egin dute egoera txarretan bizi zirelako.Zuk ere berdina egingo zenuen ezta?Batzuek pentsatzen dute etorkinak hona etortzen direla eta lanpostuak kentzen dituztela; bai hori egia da baina lan okerrenak beraientzat dira.Gainera beraiek ere bizitza bizitzeko eskubide berdin-berdinak dituzte zu bezalaxe.Hau gutxi balitz gauza askori aurre egin behar diote,Espainiara ailegatu baino lehen.Adibidez:Afrikako etorkinak "pateretan" etortzen direnean Espainiara ailegatzean kontu handiz ibili behar dute poliziak ez harrapatzeko.Etorkinaren bizitza jokoan dago.Poliziak harrapatzen badu bere herrira bueltatuko da.
Bistakoa da Espainiar gobernuak ez duela etorkinak hona etortzea nahi,bestela, ez zuen polizia bidaliko etorkinak kontrolatzera. Hau guztia horrela izanik, etorkinak errespetu bat merezi dute; ez baztertu beste ohiturak dituztelako, edo beste arrazakoak direlako, agian munduko pertsona onenak izan daitezke, eta beste gauza asko ikas dezakezu haiengandik.Denon artean etorkinak errespetatzea lortu behar dugu.
Herrialde garatuek diru gehiago luzatu diete lurralde ez garatuei, baina nahikoa al da? Munduan pobrezia egotea egunero gertatzen den zerbait da; horregatik, bizi baldintza onetan bizi garenok normaltzat jotzen dugu. Beraz, herrialde horiek bizi duten egoera gogoraraztea da testu honen helburua.
Haien etxeak ez dira batere onak, guk bitartean luxuzko etxeak izan ditzakegu. Ez dira batere ziurrak, etxe-abereen hondakinekin eginak egoten baitira, horregatik, urtero jende pila bat hiltzen da euri garaian, uholdeetan, etxeak erortzen baitira. Bestetik,kilometroak eta kilometroak egin behar dituzte ur pixka baten bila joateko. Guk ostera, egunero litroak eta litroak alferrik galtzen ditugu. Egarriaren arazoari, Sabanan eta basamortuan egiten duen beroari eta egiten dituzten kilometroei gehituta nahasketa hilkorra egiten dute.
Bestetik, janari ezak asko baldintzatzen die; Afrikan, familia askok janari bakar bat egiten dute egunean, haien etxe-abereak hil behar dituzte eta; haientzako, hilketa horiek oso mingarriak dira ekonomikoki.Azkenik, denok jakin dezakegunez, Afrikan milaka gaixotasun daude, haietako gehienak bertako jendea hil egiten dituzte, ez baitituzte baliabiderik umeak eta helduak txertatzeko.Ume asko hiltzen dira Afrikako gune askotan "gastroenteritis" huts batengatik.
Arazo horiek guztien konponketa, herrialde aberatsen politikarien esku dago hein handi batean. Horietako askok pentsatzen dute, haiek ongi baldin badaude, besteak ere ongi egon behar direla; horregatik, itsututa bizi dira eta ez diete dirua eman nahi herrialde pobreei; onartzen dut, batzutan diru gehiegi beste herrialdeei ematen badiete, guretzat agian ez dela geratuko; hala ere, beste batzuetan ez diete ezer ematen, eta kasu horietan nola bizi daitezke laguntzarik gabe?Gainera ikusirik Afrikan 40000 haur hiltzen direla urtero, ez al zaie diru laguntzarik edo beste moduko laguntzarik eman behar? Egin daitekeena da: Beti erritmo berean laguntzak bidaltzea, ez irregularki.
Laburtuz, Afrikak behar duen laguntza, jasotzen duena baino askoz handiagoa da eta horregatik zertxobait egin behar dute, haien larruzko eserlekuetan eserita dauden lehendakariek
Irailak 15, zapatuan, Ruiz De Lopera Betis taldearen futbolzelaian jokatu zuen Athleticek; partida 62.minutuan bertan behera geratu zen; Betiseko jarraitzaile batek botila bat jaurti zuen zelaira eta Armando, Athleticeko atezainari bete-betean jo zion begian. Gutxigatik ez zuen galdu begia Armadok.
Gertaera horren ostean hainbat galdera egiten dizkiot neure buruari: Noiz arte futbol zelaitan indarkeria? Zer egin behar da hauxe gelditzeko? Badirudi ez dela nahikoa lehiaketa batzordeak jartzen dituen isunak; ezta futbol zelaien itxiera, eta ezta ere jendeari futbolzelaira sartzen debekatzea: marrazainak, epaileak, entrenatzaileak… oraingo honetan jokalari bat izan da astakeriaren protagonista. Non dago baimenaren muga? Ez da bidezkoa harmailetan dauden futbol zaleei zelaira ezer ez botatzeko behin eta berriz errepikatzen aritzea. Horregatik, nire ustez, zapatuan gertatutakoa ikusi eta gero, Espainiako futbol liga batzordeak eskua dardarka ez duela erakutsi eta ereduzko izuna jarri beharko luke. Baina… zelan neurtu Ruiz De Loperan geratutakoa? Ez dakit zein eratan neurtuko duten; hala ere, memoria egitea komeni da; Betiseko zelaian ez da horrelakorik gertatzen den lehenengo aldia; pasa den urtean Sevillako entrenatzaileari botila bat jaurti eta ospitalera eraman behar izan zioten. Zapatuan, Athleticeko atezaina ikusmena galtzeko zorian egon zen; gauza horiek guztiak kontuan hartuta, eta beraz, astakeri gehiago gertatu ez dadin, lehiaketa batzordeak Betisi ereduzko isuna jartzea espero dut.