Noizbaitetik blogei begirada bat...

No profile photo Noizbait | 2009-03-01 22:43
1

Duela bi aste sortu nuen Noizbait, eta gaur, neure blogari begiratzeaz nazkatuta, besteak arakatzen hastea erabaki dut. Bost blog aipatu nahi nituzke, zeharo ezberdinak bostak, pertsonal zein taldeko, irudiz hornituak edo hitzez osatuak. Hona, bostak:

- Lehenengoa, azpeitiar batena, Andoni Salegiren komiki-bloga hain zuzen ere. Uztarria orrialdean atxirik agertzen den bloga. Bitxia bezain erakargarria da, azpeitiarron umorea tarteko, blog desberdin bat sortzen jakin duela esango nuke.    

salegi

- Bigarren aukeratua, Bartzelonako Euskal Etxeko bloga da. Hemen, Euskal Etxearen inguruko informazioaz gain, euskara eta Euskal Herriaren inguruko informazioa aurki dezakegu. Onena, zeuok sartu eta arakatzea!

euskaletxeak

- Hautatu dudan hirugarren bloga, Anjel Lertxundiren bloga izan da. Bertan, testu aberats zein interesgarriak aurki ditzakegu. Sartu eta irakurri!

lertxundi

- Laugarrena, Azpeitiko gaztetxeak, uztarriak dituen blogen artean sortu duena da. Bertan, gaztetxeak antolatzen dituen ekitaldi eta jardunaldien inguruko informazioa eskeintzen da besteak beste. Eta, zuei bertako akintzetan parte hartzera animatzeko esan besterik ez!!

gaztetxie

- Eta, bosgarrena eta azkena, bertsoen ingurukoa da. Bertso mundua gustatuz gero primerakoa. Bertsoen mundu zabala ederki lantzen du blog honek, eta hori dela eta interesgarri gisan azalduko nuke. Ikustea izango da onena!

bertsokatea

Besterik gabe, klik bat egin eta arakatu!!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-03-14 19:35 #1

Lan polita, Julene, baina lotura horiek ez dira ondo geratzen, dauden moduan. Nik zuk bezala garbitu egingo nituzke: kendu http://www. eta bukaerako .com eta utzi izena bakarrik klikatzeko moduan. Egingo duzu?<br>


Utzi iruzkina: