EIMAren eredua aipatu dugu, eta esan beharra dago, hari orpoz orpoz jarraituta ere, badituela ageriko hutsune batzuk. Esate baterako, ez du esaten nola egin behar diren testu barruko erreferentziak:
(Joanategi, 1890: 4) ala (Joanategi 1890: 4)Hor, azken batean, gaztelaniazko eredua ala ingelesezkoa erabili dago jokoan.
Baliabide digitalen aipuak nola eman ere ez du argitzen EIMAren liburuxkak, nahiz eta, bistan denez, horren premia gero eta handiagoa den. Badago ISO arau bat: ISO 690-2. Dena den, ez dago batere hedaturik.
Kontuak kontu, zenbait eredu ikusirik, ausartuko naiz artikulu digitaletarako eredu bat proposatzen, Oxforden bidetik eta EIMAren gomendioak kontuan izanik:
Dena den, beharbada, egokiagoa litzateke izenen inizialak bakarrik ematea, ingelesez egiten den bezala, izen osoak bilatzen ez erotzeko (hala ibiltzea egokitu zaigu inoiz).Egilearen abizenak, Izena: «Artikulua», Argitalpena [argitalpen mota], data edo zenbakia <sareko helbidea>, kontsulta-data.
Aierbe Mendizabal, Axun: «Aditz ez-ergatibo eta ez-akusatiboez», 2tzul [webloga], 2009-04-01 <http://www.eizie.org/2tzul/aditz-ez-ergatibo-eta-ez-akusatiboez>, 2009-07-28an kontsultatua.
Beste mota bateko argitalpen digitaletarako eredua hortik atera liteke. Hemen dituzue beste iturri batzuk.

Idatzi artikulu bat