Astun eta luze litzateke horietaz guztiez jardutea, eta aurrerantzean baliteke iruzkinen edo aipuren bat sartzea hemen. Jakingarriak soilik.
Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio batzuk euskarara egokitzea (ahal direnak, behinik behin).
Estatu Batuetan idazkera-libururik erabilienetako bat izan da, eskoletan nahiz bulegoetan. Beraz, badu berme nahikorik.
Liburuan, estiloa hobetzeko hemezortzi gomendio jasotzen ditu egileak, eta, horiekin batera, aurkezten tipografia-ohar batzuk eta gaizki erabilitako hitz eta esapideen zerrenda bat.
Bistan denez, denak ezin baliatuko ditugu euskaraz, baina gehienak, bai. Jatorrizko liburuko atalen zenbakiei eutsiko diegu, egokitzapenari hobeto segitzeko.
Edizio hau erabiliko dugu: Strunk, W.: The Elements of Style, Coyote Canyon Press, Claremont (AEB), 2007. Harcourt, Barce and Company-k 1920an New Yorken argitaratutakoaren faksimilea da.
Edizio horrez geroztik, beste atal batzuk gehitu zizkion E.B. White-k, 1959an, eta gaur egun Strunk and White izena ematen zaio liburuari.
Oso-osorik duzue sarean: hemen eta hemen.

albiste bilatzailea
Idatzi artikulu bat