Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/27 08:29:19.884 GMT+1

Estiloaren osagaiak (IV)

7. Adberbio-esapideak aurrean daudenean perpaus nagusiko subjektuari dagozkio


Errepidean barrena astiro zebilela, emakume bat ikusi zuen bi haurrekin.
Zebilela adizkia perpaus nagusiko subjektuari dagokio, ez emakumeari. Idazleak emakumeaz halakorik esan nahi izan balu, birformulatu behar zukeen esaldia.
Emakume bat ikusi zuen bi haurrekin, errepidean barrena zebilela.
Arau hau hausten duten esaldiak barregarriak izaten dira usu.
Egoera negargarrian egonik, oso merke erosi nuen etxea.
Ez dakit adberbio-esapidea (denborazko edo moduzko perpausak...) atzeratzea konponbiderik seguruena ote den beti. Hala ere, funtsezkoa da ohartzea egoki moldatu behar direla perpaus osatugabe horiek (ageriko subjektua ments duten aldetik, osatugabe). Aukera batzuk badira, behintzat.
Etxea, egoera negargarrian zegoenez, oso merke erosi nuen.
Emakume bat ikusi zuen bi haurrekin, errepidean barrena zebiltzala.

Kasuan-kasuko askabidea aurkitzea da kontua.

***
Letra etzanezkoak geureak dira.

 

Nork: Block.2008/10/27 08:29:19.884 GMT+1
Etiketak: estiloaren_osagaiak elements_of_style adberbio_esapideak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.