Idaztearen artea aztertu duten guztiak bat datoz esatean irakurlearen arreta handitzeko edo atxikitzeko modurik seguruena dela zehaztasunez eta doitasunez idaztea.

Ez dira xehetasun guztiak eman behar; ezinezkoa litzateke, eta, gainera, ez da helburua; baina xehetasun esanguratsu guztiak eman behar dira, eta ez modu lausoan.
"Adierazpen zehatzen nagusitasuna zor zaio, hain zuzen, hitzak pentsamendu bilakatzeko ahaleginari, ez baitugu abstraktuan pentsatzen konkretuan baino". (Herbert Spencer: Philosophy of Style)

Idatzi artikulu bat