Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/08/26 22:53:35.431 GMT+2

Estiloaren osagaiak (XIII)

17. Laburpenetan, aditz-aldi bera erabili

Antzerki-lanen laburpenetan, idazlariak orainaldia erabili behar luke. Poemak, kontakizunak edo eleberriak laburbiltzean ere, komeni da hala jokatzea, baina iraganaldia ere aukerakoa da, nahi izanez gero. Laburpenak orainaldian eginez gero, aurretiko gertaerak orainaldi burutuan adieraziko dira.

Aldi batetik bestera, etengabe, aldatzeak ziurgabetasuna edo zalantza agertzen du.

Besteren adierazpenak edo usteak aurkeztean, baita saiakerak laburbiltzean edo hizketaldiak jasotzean ere, idazlariak honelako esapideak saihestu behar lituzke: hark esan zuen, hizlariak erantsi zuen, egileak uste du... Hastetik beretik adierazi beharra dago testua laburpen bat dela, aldiro alferreko oharrik egin behar ez izateko.

Nork: Block.2009/08/26 22:53:35.431 GMT+2
Etiketak: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru