Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/24 08:01:55.461 GMT+2

Larsson, Luku, Eskualduna

Stieg Larsson-en trilogiako lehenbiziko liburua irakurtzen hasi naiz, The Girl with the Girl Tattoo. Guztiz harrapatua nauka. Ez naiz horrelako liburuen oso zale, baina honek badu zerbait distiranta.

***

Antton Lukuren azken liburua ere «ttindika edaten» ari naiz, eta hura, beste maila eta dimentsio batean, ezinbestekoa iruditzen zait, batez ere Iparraldean euskal kultura zertan den ulertzeko. Bide batez, biziki gomendatzen dizuet Botoiletan haren ipuin-liburu txundigarria.

***

Egunotan, Armiarma atariko hemerotekarekin tupust egin dut. Aspaldi aurkeztu zuten, baina denari ezin jaramonik egin eta.

Han denetarik bada. Hizkuntza tresnatzeko, historia ikertzeko, gizartea aztertzeko ezin konta ahala testu eskura du irakurleak. Eskualduna aldizkarian, esaterako, gaurkotasun beteko testuak aurkitu ditut, duela hirurogeita hamar urte idatziak! Horietako batean, etorkinak dituzte mintzagai.
Parise alde hortan, moroak erdi nausituak, kartier osoak betheak, bertze toki batzuetan Polonesak, emeki emeki endurtu behar othe den Frantsesa bere lurrean !
Nolakoak ziren xuri Ibarnegarairen lagun haiek! Gaur zenbaitek halako iritzirik izan arren, ez dut uste inor menturatuko litzatekeenik horrelako astakeriarik idaztera.

Jarrai dezagun oneski dantzatzen.

Nork: Block.2009/06/24 08:01:55.461 GMT+2
Etiketak: saski naski eskualduna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...f="http://blogak.com/notebook/">Notebook Testugintza, estilistika, literatura... izpitan 2009/06/29 08:01:34.420 GMT+2 Digresioa Lehengoan aipatu genuen Antton Lukuren Euskal Kultura? liburua. Besteak beste, ba...

Erreferentzia: Digresioa - Notebook 2009/06/25 09:15:11.395 GMT+2

...ttp://www.blogak.com/notebook/">Notebook Testugintza, estilistika, literatura... izpitan 2009/06/29 08:01:34.420 GMT+2 Digresioa Lehengoan aipatu genuen Antton Lukuren Euskal Kultura? liburua. Besteak beste, ba...

Erreferentzia: Digresioa - Notebook 2009/06/25 14:01:06.563 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.