Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/16 11:16:37.124 GMT+2

Testu-antolatzaileak

Liburu jakingarria argitaratu berri du Euskaltzaindiak Jagon bilduman. Hona hemen Plazaberri agerkarian ateratako aipamena:

Jagon bildumaren 7. liburuak, aldiz, Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoa du izenburua eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik. Esnalek berak azpimarratzen duenez, liburu honek euskararen egokitasuna du langai, "galdera bat gidari: nola ekoiztu euskara egokia? Eta erantzuten ere saiatu gara: besteak beste, testu-antolatzaileak era estrategikoan erabiliz".



Ezinbesteko liburua izango da, inondik ere, hemendik aurrera. Aski da Pello Esnalen bermea, horretaz jabetzeko. Pentsatzekoa da, gainera, Hizpide aldizkarirako gai horren haritik idatzitako artikuluen bertsio osatu eta hedatua dela honako liburu hau (ikus Hizpide 50 eta 51).

Testu-antolatzaileak zer diren? Ahozkotik idatzirako jauzia egiten laguntzen diguten lotura eta korapiloak. Izan ere, idatzian ugariago dira, testu konplexuen kohesioari eusteko, idatziaren doinua aberasteko...

Nork: Block.2008/09/16 11:16:37.124 GMT+2
Etiketak: pello_esnal testu_antolatzaileak biblio | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...ak.com/notebook/">Notebook Testugintza, estilistika, literatura... izpitan 2008/10/01 08:03:52.870 GMT+2 Pello Esnalen hitzaldia Aurrekoan aipatu genuen Pello Esnalen liburu berria, Erreferentzia: Pello Esnalen hitzaldia - Notebook 2008/10/01 11:23:42.738 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru