Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora batez elkar ikusiko ez dugula onartzea. Jakin badakigu aurrera egingo duzula: ezinezkoa delako itsasoari mugak jartzea bezala arrano bat lau pareten artean giltzaperatzea.
Hasieratik gelakideok zure hutsunea nabari dugu, Txus. Hiru urte dira elkar ezagutzen dugula, eta lehenengo egunetik igarri genuen ez zarela gizarte-sistemak eskaintzen duen besaulki erosoetan lasai jesartzen den horietakoa: egunero hankarekin egiten dituzun kolpetxoekin sumatzen genuen zure egonezina. Jada klase arteko zigarretak ez ditugu lehen bezain gustura erretzen eta atsedenaldietako jeladun ebakiei ere zure esentzia falta zaie. Ziberbandalismoak ere behera egin du asteotan.
Bihotzaren zati bat kentzeaz gain, bertso afarietako laguna urrutiratu digute. Txomintxapel fakultateko egunean, zure omenez egingo dugu topa; harro baikaude zurekin konpartitutako une guztiez eta zu lagun izateaz. Klaseetan aspertzen garenean ere gelako ormetan jarri dugun zure argazkiari begiratu eta, ziur, gure ezpainetan irudikatzen duzun irribarreak gailenduko duela. Zuk bakarrik bete dezakezun hutsunea utzi duzu gugan, Iosu. Ez dugu etsiko berriz ere gure artean izan arte.
Besarkada bero bat zuretzat eta beste bat gureentzat Eskoriatzatik. Zaindu sorbaldak, ez galdu irribarrea eta egin beti aurrera! Maite zaitugu Iosu!
Youtube-tik hartutako iragarkixa da hurrengua. Aurreko baten klasian iragarki mota ezberdinak ikusteko aukera izan gauen eta gehien gustau jatena behian ikusiliketzuena da. Bastante graciosua ta kreatibua pentsau jaten. Lehenengo aldiz ikustian, nik behintzat, ez nauen jakingo zein produkto promozionau bizan, ea zueik asmatzen dozuen...
Otsailaren 21an zehatz mehatz, izan genuen Daniel Innerarity gure artean Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean.
Innerarity bilbotarra da eta filsofia ikasketak egin zituen. Egun, hortan dabil lanean. Zaragozako Unibertsitateko irakaslea da eta horrez gain, politika eta filosofia gai nagusitzat hartuta, hainbat liburu idatzi ditu.Sari ugari jaso ditu urteetan zehar egindako lanagatik.
Filosofoak argi utzi zuen behin eta berriz, egun informazioz beteriko gizarte baten bizi garela. Baina nola kontrolatu dezakegu gizakiok jasotzen dugun informazioa guztiz sinesgarria dela? Gero eta gizarte aurreratuago honetan, informazio kopuruak aurrera egiten duen heinean, informazioaren sinesgarritasunak atzera egiten du.
Jada, arlo batzuetan batez ere, hedabideak ez dira arduratzen informazio zehatz bat ematen, informazio hori gero eta pertsona gehienen artean zabaltzen baino. Guztiaren gainetik boterea eta dirua baitago.
HUHEZIko Ikus-entzunezko Komunikazioko laugarren mailako ikasleok, fikziozko laburmetraien eta dokumentalen lehiaketa antolatu dute eta dagoeneko amaitu da lanak aurkezteko epea. Arrakasta handia izan dute, guztira 41 film labur jaso baitituzte, fikziozko 35 film labur eta 6 dokumental.
Huhezinema jaialdia Maiatzaren 6.7 eta 9an ospatuko da eta egun hauetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte antolatzaileek.
Beraz, giro paregabea egongo delakoan, animatu eta etorri gure artean jaia ospatzera!!!
Blog honen tituluak dioen bezala: "Guitarra maitatzen dutenen bloga" da hurrengo hau. Guitarra ezberdinen inguruan eta instrumentu honekin egiten den musikaz hitz egiten du. Enfokea guitarra akustikoan eta elektrikoan.
Youtubetik jeitsitako bideoak ere ikusteko aukera ematen du, baita guitarrista ezberdinen bizitza, egiten duten musika eta diskoak ere.
Argazkiak atsegin dituzten pertsonentzat, blog interesgarria da. Photoshopa erabiltzen baduzu edo erabiltzen jakin nahi baduzu, aukera ona eskaitzen dizu blog honek. Argazkiekin egiten diren muntaiak, eta hauek pausoz-pauso nola egiten diren egiteko aukera ematen du.
Programa erabiltzea nahi baduzu, webgune honetan, deskargatzeko aukera ematen dizu, gainera, askotan aktualizatzen dute.
Applen webgunea dugu hau. Bertan informazio ugari aurkitu dezakegu Mac aplikazioaren inguruan. Webguneak, argazkiekin, filmekin eta abestiekin jolasteko aukera ugari ematen ditu. Horrez gain, applek eskaintzen duen edozein aparato erosteko aukera ematen du, hauen artean; ordenagailuak, i-phodak, i-phonak, fundak…
Deskargak ere egiteko aukera ematen du; quikctime, safari3, itunes…
Beraz, Macen hardware-a atsegin duzuen guztiok eta honen inguruko informazio edo gehigarri gehiago nahi badituzue, webgune honetan klikatu besterik ez duzue egin behar.
Firefox eta Explorer nabegatzaileen inguruko gogoeta egiteko eskatu digu oraingoan irakasleak. Egia da ez dakidala asko bi esploratzaile hauen inguruan. Firefoxek Explorer-ek baino abantaila gehiago dituela soilik esan dezaket; adibidez ezberdintasun nabarienak; testuaren tamainan, letra tipoa, pestaña berriak zabaltzea… dira.
Horregatik, labur labur dakidana azaldu eta gero, hauen inguruko informazio jaso nahi baduzue, webgune honetara jo egin dezakezue.
Aste Santuetako oporrak aprobetxatuz, Asturias aldera joatea erabaki genuen hainbat lagunen artean. Klaseak alde batera utzita eta praktikak une batez ahaztuz, maleta egin eta Asturiasera jo genuen 5 egun pasatzera.
Bertan hainbat herrialde ezberdinetan izan ginen; estatua LLanesen hartu genuen. Herri txikia den arren giro polita dago. Euskaldun asko joaten dira bertara. 3 hondartza ditu herriak, nahiko txikiak dira baina politak, arroka asko baitaude bertan. Inguruko herriak bisitatzeko aukera izan genuen baita ere; Celorio, Barro, Posada… hauek oraindik herri txikiagoak dira. Bertakoek esan zigutenez, neguan ez da ia bizitzarik egoten, jende gutxi gerturatzen baita bertara, baina Aste Santuetan eta Udan turista asko joaten dira Asturiasko paradisuak ezagutzera.
Horrez gain, Los Lagos de Covadonga ikusi eta mendian ere pixkat ibili giñen, La ruta del cares egiten. La bajada del sella egiten saiatu ginen, baina eguraldi eskasa zela eta ez genuen aukerarik esan.
Juerga bota genuen baita ere, sagardoarekin kontuz izan behar da Asturiasen!!!
Blogzale sutsua dugu Patxi Iraeta. Ofizioz udaltzaina den arren, mundu berri hau asko atsegin duela errepikatzen du behin eta berriz Berria egunkariak egindako elkarrizketa batean. Patxik, egunero dozena erdi blog kudeatzen ditu eta egun 6 blog ezberdin ditu.
Elkarrizketako hurrengo esaldia azpimarratzea gustatuko litzaidake: “Gauean zer idatzi pentsatzen ari zaren bitartean, ahaztu egiten zaizu pixka bat mundua ze desastre dabilen"
Ezizenez “Trapero” bezala ezagutzen dugun blogzale honen inguruan zerbait gehiago jakin nahi baduzu hurrengo web guneetara jo dezakezu.