Abendu hasiera bazen Suediara joan ginenean. Bufanda eta galtzerdi beroak maletan hartu eta 6 bat egunerako joan ginen Joko, Yanguas eta hirurok Goteborgera. Lagunari bisitan, jakina. Izango da bidaia hartako gora beherak kontatzeko unerik gero ere. Gaurkoan lerro hauetara dakarkidana bidaia zoragarri harren bueltan jazo zen.
Ryananair etxearekin ginen Goteborgetik Madrilera joatekoak. Hegazkinera sartu aurretik, iparraldeko euri zakarrak agurtzen gintuela, erabaki genuen larrialdi irteerako atearen parean jarriko ginela (hanka luzeentzako paradisua, hegazkin batean). Ilaran aurrenetakoak jarri, eta lasterka sartu ginen munstroaren sabelean, atzean laguna eta oroitzapen ederrak utziz. Bai, libre zeuden aulkiak.
-¿Perdonen, son ustedes mayores de 18?-galdetu zigun azafata espainiar batek.
-¿Sí…Pero porque lo pregunta?
-Porque para sentarse aquí tienen que ser mayores de edad.
Hortxe geratu zen azafata katxarroaren eta gure arteko elkarrizketa. Aitzitik, hiruroi arrastoa utzi zigun nonbait informazio hark, eta hegazkina aireratzen zen bitartean, zera bota zuen Jokok:
-Joder, hi, larrialdi irteerako palanka horrek irekitzeko eskatzen zidak!
Yanguasek, bere izpiritu bihurriari jarraiki, berehala jarraitu zion jokoari. Atea irekitzeak ematen zien tentazioaz berban hari ziren, eta ni akojonatu egin nintzen, beren aurpegiek adierazten baitzidaten funtsean gogo piskat bazutela atea irekitzeko. Txantxa batzuen ostean, nekeak kozka egin eta lo hartu zuten lagunek (bost gauetatik 4tan atera ginen suekeatzera).
Niri, ordea, asunto hark egonezina sortu zidan. Egia esan, ate hura irekitzea biziki erraza zen, bertan margotuta zeuden marrazkitxoetan azaltzen zen bezala. Bestalde, EXIT jartzen zuen palanka gorri hark halako erakartpen diaboliko bat sortzen zidan. Zalantzan jarri nuen 18 urtetik gorakoa izatean baldintza nahikoa ote zen ate hura bere horretan uzteko. Joder, atzamarra mugitu eta ehun bat pertsona bidal nitzake txoriekin polka bat dantzatzera!
Nire barruan sortu zen gatazka ez zen nalanahikoa izan. “…aireportuetan ez ditek likidorik ere sartzen uzten, ezta azakalak mozteko aparatu nimino bat ere. Nola liteke posible, orduan, deabruaren palanka hiltzaile hori hain eskura jartzea? Sistema honek atzetik emandako milioika pertsonetako bati nola jarri gauzak hain erraz bere mendeku gosea asetzeko? Ni al nauk milioika bidaiarietatik pertsona bakarra suntsipen masiboko arma hau deskubritu duena? Ez diat ezer ulertzen”.
Lagunok, ez pentsa hor geratu zenik nire harridura. Zertarako balio du ate horrek, hankak luzatzeko ez bada behintzat? 8000 metroko altueran, 1000 kilometro orduko abiaduran, arazoren bat gertatuz gero salbazioa ez dator ate hori irekitzetik. Beharbada heriotza azkarragoa bai, bizitzeko probabilitaterik ez zegok eta. Hau ez duk Steven Seagalen film bat, kabenzotz!
Orduan, azafatari deitu eta tokiz aldatu ninteken galdetu nion.
Erantzunak
Nork: indezent.2007/01/24 14:04:06.023 GMT+1
Nork: txomin_hood.2007/01/24 14:49:47.392 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/24 15:00:51.621 GMT+1
Guk Errumaniako 1986ko erreboltan hegazkinetan sartu eta geure burua immolatzea erabaki genuen hegazkinetan zihoazen arerioak hiltzeko. Gauzak ez zitzaizkigun uste bezala irten, izan ere, aireportuko poliziak harrapatu egin gintuen eta... Gogorra izan zen, baina errebolta gure aldekoek irabazi zuten eta libre geratu ginen. Medailak eta dena eman zizkiguten. Hurrengo errebolta baterako, ordea, badakit nola erorarazi hegazkina; baita egunen baten Aznarrekin hegazkin baten kointziditzen badut: eskerrik asko hood.
Nork: Pol Emika.2007/01/24 16:34:44.629 GMT+1
Nork: SMD.2007/01/24 16:41:14.242 GMT+1
Nork: txomin_hood.2007/01/24 21:46:01.834 GMT+1
Hi enterau hadi ia blokeuan sistemie badaukien ala ez eta nik bitxartien Aenantzako kartie idatziko juat; ia laster idazten doten, jaja.
Baina hori bai, el patentie a medias e! K yo soy sabiduria pero tu eres un cucho y haber si me la vas a jugar.
Nork: Smd.2007/01/24 22:51:31.925 GMT+1
Nork: txomin_hood.2007/01/25 11:38:15.837 GMT+1
Nork: Santa Klaus.2007/01/25 12:02:56.160 GMT+1