Unibertsitatean izaten diren egun antzu horietako bat zen hura. Youtubeatu ondorengo buruko pisutasun karakteristiko horrekin nenbilen klaustroan, intentzio jakinik gabe. Orduan, nire egoera berdintsuan zegoen lagun batek sakonki markatu ninduen albiste bat eman zidan.
-Hi, kakofobo zikin hori!
-Ze ostia dek hoi?
-Hirea bezelako aurpegi itsusiei begiratzea galarazten duen gaixotasuna.
…
Elkarrizketa luzea izan genuen, eta gaur berriro etorri zait burura. Existitzen ote da halakorik?
Wikipedian sartu eta, bingo!, Cacofobia sartuta zerbait ateratzen duk! Perturbatu hark arrazoi izango zian. Bai, gezurra badirudi ere, itsusia den orori beldur irrazionala duten pertsonak badira munduan!
Psikologo desenpleatuz jositako gizarte baten ondorioak pairatzen ditugu egunero. Ez dute zer eginik, eta horrelako gaixotasunak asmatzen dituzte, sindromeak. Badira opor ondorengo sindromea (puteatua zaudela esan ordez), baita Gabonetako gehiegikeriek eragindako sindromeak (nire garaian enpatxoa deitzen zitzaion) eta hemen aipatzea merezi ere ez duten milaka sasi-gaixotasun mental ere. Piztu edozein albistegi eta lortuko duzue zerrenda luze bat.
Sinestu al dezakezue tipo itsusi bat ikusi, garraxi desesperatua bota eta korrika alde egiten duen pertsonarik badela munduan? Egia esan, kakofobo izatea ez litzateke hain gaizki egongo. Klasera ez joateko justifikazio mediko bat izango nuke, adibidez (bai, eske nere ondon jartzen dana Mairenako Karmentxu baino itsusigoa da). Pentsatu ezazue, une batez, sindrome hori duen norbait egon badago behintzat, nolakoa izango litzateken Kakofobo baten egunerokotasuna.
Erantzunak
Depende nor den kakofofoa, batzuk ispilura ere ezingo lukete begiratu, e Txomin?
Nork: indezent.2007/01/23 12:35:09.433 GMT+1
Nork: Pol Emika.2007/01/23 12:39:31.106 GMT+1
Nork: .2007/01/23 12:50:09.881 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/23 13:59:10.270 GMT+1