Globalizazioa omen bizitzea tokatu zaigun garai honen izena. Izena eta izana, globaltasun horren atzaparrak gero eta gune gehiagotara iristen baitira: gure erropetatik hasi eta harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun baliabideetaraino, denak darama globaltasunaren zigilua. Elkarrengandik gero eta urrunago bizi gara, garraiobide modernoak globalizazioaren tresna ugarietako bat baitira.
Egia esan, globalizazioaz hitz egitea ez dut batere atsegin, baina egin beharrean nago, lagunak urruntzen ari baitzaizkit. Batzuk Bartzelonara, besteak Goteborgera (Suezia), bakoitza bere bidea urratzen hasi da jada. Kuadrilako ardi-galduak, bitartean, Euskal Herrian zehar barreiatu gara, gure amaren altzotik ihes egiteko beldurrez edo hainbeste maite dugun iragan hori ahazteko penaz. Ez dakit zergatik batzuk hemen geratu garen eta besteak apur bat aldendu diren eta, egia esan, ez nahiz horrelakoak aztertzera sartuko.
Hainbat gauzagatik arratsalde berezia izan da gaurkoa, eta burura etorri zaizkit lagun horiek. Beharbada, Ben Harperren abesti horiek izango ziren, baina beraiekin hitz egiteko gogoa sentitu dut, malenkoniatsu jarri nahiz. Askotan, gustatuko litzaidake gauzak haurtzaroan bezain sinpleak izatea: plazara joan eta zapatilak futbolean jolasten hautsi, edo elkarri urez betetako globoak bota, amaren txilioekin erretiratzeko ordua heldu arte. Orain, ordea, plaza hutsik dago, eta elkarri urez betetako globoak botatzen hastea absurdua litzake.
Bakoitzak bere bideari ekin dio, bai. Baina, nik behintzat, lasaiago ematen ditut pausu horiek denak gabonetan elkartuko garela jakinda, turroi marka baten iragarkian esaten den bezala. Finean, biziki maite ditut, beraiekin bizi izan ditudanak barre eta parranda batzuk baino gehiago izan baitira. Lagunak ditut, ez gehiago ez gutxiago
Erantzunak
Nork: Aitortxo Sokrateseta.2006/11/10 10:07:45.873 GMT+1
Batzuek sentimenduak dituzte oraindik eta egitazko sentimenduak gainera, ez baitago sentimendu sakonagorik lagun eta familiarengan sentitzen dena baino.
Ez dakit arazoa globalizazioa ala Euskal Herriaren txikitasuna den, baina Compay Segundok esan zuen bezala: "Ahora la distancia queda"
Distantziak dena aldtzen du, batzutan hobera bestetan okerrera.
Nork: bewater.2006/11/10 13:49:56.648 GMT+1
http://bewatermyfriends.blogspot.com
Faltan botatzen zintudan zu ere, Aitortxo. Aspaldi honetan ixilik zenbiltzan eta...Gostinen klaseek nigan ere piztu dute sentsibilitate ezkutu bat.
Compayk ere ezagutzen ditu bai, distantziaren kariak.
Nork: txomin_hood.2006/11/13 10:14:33.827 GMT+1
Pizgailu bat ederragoa da sua sortzeko mekanismoa ulertzen ez baduzu. Berdina gertazten da biziarekin eta zinearekin
Nork: Aitortxo Sokrateseta.2006/11/13 17:11:49.565 GMT+1
Nork: txomin_hood.2006/11/13 18:07:34.071 GMT+1
Nork: bewater.2006/11/20 20:11:43.156 GMT+1
Nork: indezent.2006/11/21 09:03:24.664 GMT+1
Nork: TxapaBlog Master.2006/11/28 10:45:59.982 GMT+1
http://www.tetxapotublogechandohostias.com