Horiek bai direla zaleak!

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2007-03-08 01:15

Asteartean Liverpool – Barça partidua ikusi nuen, hasieratik amaieraraino. A ze partidua, orain dela asko ez nuela hainbeste gozatu futbola ikusten. Bistakoa zen Europako bi talde oso onak zeudela aurrez aurre eta asteartean Liverpool izan zen hobeto jokatu zuena eta hurrengo fasera pasa zen, merezia. Esan beharra daukat Barça ez dela orain dela urte batekoa, anbizio falta nire ustez. Baina ez naiz kirol kontuetan asko luzatuko.

Goazen ba harira. Partidua hasi baino lehenago Champions Leagueko betiko formalidedeak egin behar dira, taldeen pasea, argazkiak, himnoa... Txundituta utzi gintuen nire aita eta bioi bertako zaleen jarrera. Gogoratzen nituen Alavesek beraien aurka UEFA finala jokatu zutenetik baina Ainfield Roaden beste dimentsio bat dirudi. You’ll never walk alone zale guztiek abesteak telebistatik ikusten ere hunkitu gintuen. Gero partidu guztian zehar katalanei presioa egiten eta beren jokalariak animatzen jarraitu zuten. Hori bai dela zalego konprometitua, eta pena bat da hemen espiritu hori galdu izana.  

Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.


Utzi iruzkina: