BANDERA JOKUA!!

Akenean, aste osoan zehar itxaroten egon garen eguna iritsi da: bandera jokuaren eguna!

Gaur ere, gure zalantzak genituen arren, eguraldia lagun izan dugu eta hain gogoko dugun bandera jokuari ekiteko prestaketekin hasi gara gosaldu ondoren. Talde bakoitzari bere kamisetak banatu ostean, aurpegia margotu, bandera egin eta kamuflazio lanetan aritu gara! Oso ondo pasatu dugu. Hemen duzue emaitza:

Ondoren, arauak ondo azaldu eta taldeen irteerarako zozketa egin dugu. Taldeak binaka irten dira basora bandera eskuan eta txabola egiteko leku aproposaren bila.

Eguerdian, paella ederra jateko aukera izan dugu! Basoan bildu gara guztiok eta indarrak hartu ditugu arratsaldeko borrokarako.

Bazkaria banatzeko, zerbitzari profesionalak izan ditugu

Arratsaldeko saioa gogorra izan da guztiontzat: batzuek banderak topatu dituzte, besteek txabola hutsak, beste batzuek euren banderak galdu dituzte eta gehienok, lanak izan ditugu gure buztanak babestu eta besteei kentzeko! Azkenean, estrategia ona eta joku bikaina egin duten 2 talde aliatuentzat izan da garaipena: apple napple eta petazaleak! Zorionak!

Horren ondoren, kanpinera bueltatu gara dutxa bat hartzeko eta mozorrotzen hasteko. Gaurko gaba azkena dela eta, mozorrotuta joan gara afaltzera eta ondoren, dantzaldi paregabeaz gozatu dugu. Bikain pasatu dugu dantzan eta kantuan!

 


Utzi iruzkina: