ARIZMENDI IKASTOLAKO UDALEKUAK (OTSAGI)

Bueno, badirudi etxera bueltatzeko eguna iritsi dela! Gosari alaia izan da gaurkoa ere, kantatu eta kantatu aritu gara guztiok eztarriak nahiko urratuta ditugun arren. Ondoren, maletak egin ditugu eta eguzkiak gogor jotzen duela aprobetxatuz, errekara joan gara pixkat freskatzeko. Bazkal ordurako bueltatu gara kanpinera eta bazkal ostean, monitoreok prestatutako argazki montaje bat ikusi dugu; momentu on guztiak gogora ekartzeko. Ondoren, taldeko argazkia atera eta autobusera joan gara. Oraingoan ere lanak izan ditugu maleta guztiak ondo sartzeko! Umeak agurtu eta bidaiari ekin diog...


Akenean, aste osoan zehar itxaroten egon garen eguna iritsi da: bandera jokuaren eguna! Gaur ere, gure zalantzak genituen arren, eguraldia lagun izan dugu eta hain gogoko dugun bandera jokuari ekiteko prestaketekin hasi gara gosaldu ondoren. Talde bakoitzari bere kamisetak banatu ostean, aurpegia margotu, bandera egin eta kamuflazio lanetan aritu gara! Oso ondo pasatu dugu. Hemen duzue emaitza: Ondoren, arauak ondo azaldu eta taldeen irteerarako zozketa egin dugu. Taldeak binaka irten dira basora bandera eskuan eta txabola egiteko leku aproposaren bila. Eguerdia...


Gaurko eguraldi kaxkarra aurreikusita zegoela eta, monitore talde "prestatu eta jatorrak" ekintzei alternatiba itxuroso bat prestatu die: Otsagi Oinez 2008. Goizero bezela, entzierroarekin hasi dugu eguna eta gaur ere arazorik gabe joan da dena. Mendi buelta, eskalada, rapela eta tirolina urrengo urterarte alde batera utzi eta herriko frontoira joan gara. Bertan, gune desberdinak antolatu ditugu eta rotatzen joan gara ekintza guztiak probatuz: eskulanak (pulserak eta koilarrak), panderoarekin hastapenak, malabareak, bertso tailerra, antzerki tailerra eta kirol pixka bat. Umeak oso gustora...


Ostirala da jada! 8,20tan Otsagiko zezenik handienak irten dira entzierroari hasiera ematen. Zauriturik gabe bukatu dugu gaurko entzierroa kanpineko plazan.   Eskalatzen eta rapelatzen joan den taldea oso gustora aritu da paretan gora eta behera. Eguzkiak gogor jo du goiz osoan zehar eta lepoak gorrituta bueltatu gara kanpinera bazkaltzera. Arratsaldean ere rapelatzen aritu gara eta oso pozik bueltatu gara guztiok. Mendi buelta egitera joan den taldea ere oso ondo ibili da hostoak jasotzen gero murala egiteko. Ibilibide polita egin dugu eta erritmo oso onean! Bazkal ondoren err...


Gaurkoan, taldetan banatu gara ekintza ezberdinak egiteko. Batzuk mendi ibilaldia egitera joan dira, bertan hostoak eta basoan aurkitu daitezkeenak jaso dituzte ondoren mural bat egiteko! Bazkalondoren gitarra hartu eta arbola azpian aritu dira kantuan. Euria egingo ote? Beste bi taldeek goizean futbol, zelai erre eta zapitxoaren jokoan txapelketak egin dituzte, eta oso gustora aritu dira. Guztiak izan dira irabazle. Arratsaldean berriz, talde bat eskalatu eta rappel-a egitera joan da Eskarozera. Guztiak iritsi dira gailurrera, nahiz eta alperren bat edo beste begira geldiru d...


Gaur ikaragarri pasatu dugu olinpiadetan! Entzierroaren ondoren fuerte gosaldu eta taldeka banatu gara, gainontzekoei irabazteko prest! erreleboetan gogor aritu gara nahiz eta tranpatxo batzuk egon diren eta jokua errepikatu behar izan dugun. Ai ai ai..... saskibaloi zale asko daukagunez, K.O jokura jolastu dugu. finala lehia gogorra izan da eta azkenean Apple Napple irten da garaile! zorixonak! urtero bezala animalien jokuarekin zarata galanta atera dugu, baten batzuk galduta dabiltza oraindik... goizeko zatiarekin amaitzeko soka saltoan oso pozik ibili gara, aurten nibela a...


Eguna ondo bukatzeko eta afari borrokatu baten ondoren, talde bakoitza bere modura aurkeztu da. Artista gonbidatuen artean     Hip-Hoperoak, Maialen Lujanbio, Holiday zirkoko ekilibristak eta dantzari profesionalak izan ditugu. Jaialdi honetan paparazziak ere izan ditugu presente...  


Gosaldu ondoren herriko plazara joan gara eta bertan taldeen izenak asmatu ditugu eta beraiek aurkezteko hainbat gauza prestatu ditugu: dantzak, antzerkiak, eta abar... Gaubelan erakutsiko dituzte taldeek egindako lanak. Bitartean ikusi zelako gustora ibili diren talde guztiak...     Emanaldia prestatu ondoren jolesean aritu gara bazkalordurarte eta ondoren Otsagiko kaleetatik ginkana zoragarri bat egin dugu. Herriko jubilatu denak lagun eta laguntzaile izan ditugu herriari buruzko galderak erantzuten. Ondoren errekara joan gara merixendetan eta nahiz eta ura hotza egon o...


Gaur uztailaren 8an, Cebada gagoko zezenak izan ditugu Otsagiko korrikalariekin buruz buru.       Entzierroan izugarrizko jendetza bildu da eta udaltzainek izugarrizko lanak izan dituzte, asteburua zirudien, hona hemen adibidea:     Nahiz eta korrikaldi oso arriskutsua ez izan, zauritu batzuk izan ditugu, eskerrak Gregory House zegoela larrialdietarako.     Ez da adarkadarik egon eta gehienbat erorketak izan dira.


Bidai luze eta bizi baten ostean, zorabiatu batzuk barne, azkenean gure helmugara iritsi gara, Osateko kanpinean giroa jartzeko asmoarekin. Iritsi bezain laister, gelak eta taldeak banatu eta garbantzo platerkada galanta jan dugu, berotan sartzeko. Olimpiadak gertu ditugula eta, talde bakoitzaren ekipazioa prestatzeari ekin diogu. Batzuk, kamisetak tintatzeaz gain, eskuak, hankak eta abar luze bat ere koloreztatu dute. Behin kamisetak eskegita, errekarako bidea hartu dugu txokolatezko ogitartekoa eskuan. Errekan ausartenak bi aldiz pentsatu gabe salto egin dute eta besteok azken egu...